2020ko '24 ordu digitalean' ekimenak baditu irabazleak

Bizkaie! 2020-11-10 09:11   Zinemea

Aurten, 10 lan aurkeztu ditue.

Aurten, 10 lan aurkeztu ditue eta ondokoak izan dira sarituak:

Sari Nagusia (700€): Puxemoi Produkzinoak / Poz tip-ak

Finalistea (500€): Grabon / Bihotzian poza.

Finalistea (500€): Atabalak / Zikoitza extrem.

Goiuri Aldekoa Otalorak, Xabier Zabalak eta Peio Salaberriak osotutako epaimahaiak aukeratu ditu aurten irabazleak.

Hamar taldek hartu dabe parte XV. edizino honetan eta Elorrioko Arriola aretoaren aforoa bete egin zan 24 ordutan sortutako lanen proiekzinoa eta sariak emoteko ekitaldia ikusteko.


Aurten, ondokoak izan dira jarraibideak:


- Gaia: Poza

- Esaldia: Daigun gitxi, daigun beti.

- Objektua: Itsulapikoa.


Parte-hartzaileak:

1. Maritalavista / Txarridino.

2. Grabon / Bihotzian poza.

3. Puxemoi Produkzinoak / Poz tip-ak.

4. Urrats / Tantaz tanta.

5. Atso beltzak / Que coñazo!

6. Kalandrixak / Herri txiki, poztasun handi.

7. Maritalavista X / Atzera be.

8. Kiñu / Elorrixarron nirvana.

9. Ikusi makusi / Hala din hala dan.

10. Atabalak / Zikoitza extrem.


Aurtengo lan guztien bideoa ikusi hemen.  

 

24 Ordu Digitalean

Film laburren erakusketea, lehiaketea da. Lana 24 ordutan egin behar da, hasierako ideatik amaierako produktura arte.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu