XXVI. Fant zemendi honetan

Bizkaie! 2020-11-04 12:47   Zinemea

Egitarauaren zati bat sarean ikusteko aukerea dago www.fantbilbaoonline.eus plataformearen bitartez.

Zemendiaren 6an, 09:00etatik aurrera egongo da egitaraua eskuragarri. Jaialdiak segurtasun-protokoloa aurkeztu dau eta krisi sanitarioak eragindako murriztapenei egokitu jako. Edizino honetan, hamar film labur lehiatuko dira Jaialdiaren atal ofizialean. FANT laburrean atalean, barriz, hogeita bi lan proiektauko dira. FANTaren maisuak sailean, John Carpenter eta Donald Cammell-i egingo deutsie omenaldia. Jaialdirako sarrerak eta bonuak bihartik aurrera egongo dira salgai. Bonoak 30 euroko prezioa izango dau; sarrerek, saio bakarrerako, 5 eurokoa. 

Bilboko Udalak antolatzen dauan FANT Fantasiazko Zinemearen Jaialdia hilaren 7an hasiko da: inaugurazio-gala bategaz, Steven Kostanki zuzendariaren Psycho Goreman filmaren eta Paul Urkijoren DAR-DAR film laburraren proiekzioakaz. Ekimena zemendiaren 12ra artekoa izango da.

Jaialdia ahalik eta seguruen ospatu daiten, FANT jaialdiak % 50era arte mugatu dau aretoetako edukierea, eta ikusleei higiene- eta segurtasun-neurririk zorrotzenak ezarriko dabez: hogeita hamar minutuko tarteak egingo dira saio artean, areto bakotxa aireztau eta desinfektetako. Ganera, maskarak nahitaez erabili beharko dira eta ikusleen arteko segurtasun-tartea bermatuko da, eta gel hidroalkoholikoa izango dabe eskura. Gonbidatuen, profesionalen, antolatzaileen nahiz ikusleen osasunerako arriskua ahalik eta txikerrena izateko, FANT jaialdiak bertan behera laga ditu Euskaditik kanpoko profesionalentzako gonbidapenak.

Egitarauan be aldaketak egin dira: jaialdia zemendiaren 7an hasiko dan arren, 6an, barikuan, Azkuna Zentroko auditorioan, 10 film labur proiektauko dira, 19:00etan: Euskal Herriko filmak dira, hemengo zinemagileen eginak, eta epaimahaiaren euskal film Labur onenaren saria irabazteko lehiatuko dira. Saio hau 6ra aurreratu da eta, halan, indarrean diran ordutegi murriztapenei egokitu jake. Murriztu egin da saio-kopurua, eta aurreratu egin da lehenengo saioaren ordua, 15:30era; beraz, 21:15ean amaituko da. Bestalde, bertan behera utzi da akabuko galea, zemendiaren 12rako ezarrita egoana, eta baita Alhondigako Golem aretoetako 2.ean 20:45erako programaturiko saioak be.


FANT 2020 

Lehiaketako atal ofiziala

Lehiaketako Atal ofizialaren barrenean, FANT 2020ko film luze onenaren saria (3.500 eurokoa), gidoi onenaren saria, eta zuzendari barritzaileenaren saria irabazteko lehian, film honeek dagoz: A Good Woman Is Hard To Find (UK/BEL, 2019), Abner Pastoll zuzendariarena; Amigo (ESP, 2019), Oscar Martín zuzendariarena; Amulet (UK/ AEU, 2020), Romola Garairena; Boy Meets Gun, (NETH, 2020), Joost van Hezik-ena; Darlin (USA, 2019), Pollyana McIntosh-rena; Host (UK, 2020), Rob Savage-rena; Jesus Shows You Way To The Highway (ESP, 2019), Miguel Llansó-rena; Nuclear, (UK, 2019), Catherine Linstrum-ena; The Pool, (2019, THA), Ping Lumpraploeng-ena eta Z (CAN, 2019), Brandon Christensen zuzendariarena.


Fant laburrean

Euskal film laburrak izango dira protagonista hilaren 6an, eta 10 film labur proiektauko dira, guztiak be euskal film labur onenaren saria irabaztearren, 2000 eurokoa. Halan, honako film hauek ikusi ahalko dira: David Ontoriarena Ahí afuera; David P. Sañudoren Un coche cualquiera; Leyenda dorada Chema García Ibarra eta Ion de Sosarena; Love, Javier Chuecarena; Moda, Imanol Ortízena; Mugakoloreak, Oier Fuentesena; Multibertsoa, Naroa Elkoro, Asier Errazkin eta Egoitz Albisurena; La operación, David P. Sañudorena; Pánico en Artea, Iñaki Etxezarragarena eta Polter, Álvaro Vicariorena.

Izenburu horreeri, beste 11 film labur gehituk behar jakez. Film labur onenaren saria eta ikusleen film labur onenaren saria irabazteko hautagiak (3.000 eurokoak biak) honeek dira: 4x6 (UK, 2019), Jamie Gyngell-ena; A Little Taste (ESP, 2019) , Víctor Catalá-rena; Chicken Of The Dead (FR, 2019), Julien David; El Libre (ESP, 2019), Francesca Catalá; Hand In Hand, (SWI, 2019), Ennio Ruschetti: Hot Flash (CAN, 2019), Thea Hollatz; Maldita (ESP, 2019), Suso Imbernón y Juanjo Moscardó Rius-ena; O.I (CAN, 2018), N’cee Van Heerden-ena; Pozo, (ESP, 2019), Diego Puertasena; Regret (CAN, 2020), Santiago Menghinirena; Réplica (ESP, 2020), Álvaro de la Hozena; eta, azkenik, Seek (USA, 2020), Aaron Morgan ipar-amerikarrarena.


Proiekzinoak doban

Atal hau Golem Alondiga zinema-aretoetako 2.ean egingo da, eta sartzea doban da, edukierea bete arte. 


Film laburrak

Lehiakideak ondorengoak izango dira: Cuerdas, (ESP, 2019), José Luis Montesinosena; Lava, (ARG, 2019), Ayar Blascorena; Luz: The Flower Of Evil (Col, 2019), Juan Diego Escobar kolonbiar zinemagilearena; Zerø (ESP, 2019), Iñaki Sánchez Arrietarena eta Zombies en el cañaveral. El documental (ARG, 2019), Pablo Schembri egilearena. Lehiaketatik kanpo, Urubú, Alejandro Ibáñez-en lehen lana be eskainiko da.


Proiekzino bereziak

Atal honetan, Alex de la Iglesiak HBOrentzat eginiko telesail barria estreinauko da: 30 monedas. Ganera, jaialdiak egile beraren La Comunidad filma proiektauko dau, 2020an 20 urte beteko ditualako. Bestalde, Parasitos filmaren zuri-baltzezko kopiaren estreinaldia bere eskainiko da.

Sarrerak 

Bonuen prezioa 30 eurokoa izango da. Golem Alondiga leihatiletan egongo dira salgai, baita jaialdiaren webgunean be. Sarrerak saio bakarrerako izango dira eta 5 euroan salduko. Golem Alondiga leihatiletan egongo dira salgai, baita webgunean be. Golem Alondiga aretoetako 2.eko proiekzinoak dobakoak izango dira; sarrerak saio bakotxa baino 30 minutu lehenago jaso ahal izango dira. Online aukerea gurago izan ezkero, www.fantbilbaoonline.eus estekearen bidez izango da sarbidea.

 

Jaialdiaren amaierea

FANT zemendiaren 12an amaituko da, Azkuna Zentroko auditorioan, Ryan Spindell-en The Mortuary Collection filmaren proiekzinoagaz (USA, 2020), Egun horretan bertan, FANTen 26. edizio honetako irabazleen zerrendea ezagutara emongo da. FANT 2020 jaialdiak FANTROBIA saria emongo deutso Galder Gaztelu-Urrutia bizkaitarrari, El Hoyo filmaren zuzendariari.

 

#BilbaoUdazkena2020

Programa hau guztia #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren barruan dago, eta urian udagoienerako datozen kultur planen barruan kokaturik dago. Bilboko Udalaren apustua kulturearen alde egitea da, jakitun izanik COVID-19aren krisiak gehien erasan duen alorretako bat dala.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu