Espainiako Zinema Akademiak 'La trinchera infinita' aurkeztuko dau Oscarretarako
2020-11-03 13:47 ZinemeaApirilaren 25ean emongo ditue Oscar Sariak Los Angelesen.
El hoyo, La trinchera infinita eta O que arde ziran hautagaiak eta azkenean, Oscar sarietara bidean jarri dabe La trinchera infinita. Espainiako Zinema Akademiak Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren filma aurkeztuko dau Oscar sarietara, atzerriko film onenaren sailerako hautagaitzat. Apirilaren 25ean emongo ditue Oscar sariak Los Angelesen.
Akademiak gaur emon dau erabagiaren barri eta azaldu dau Espainiako Gerra Zibilaren ondoren zigorren bildur etxean ezkutau ziranen inguruko istorio hau gailendu jakela El hoyo Galder Gaztelu-Urrutiaren filmari eta O que arde Olivier Laxeren lanari, beste bi finalistei. Hiru filmek EiTBren parte-hartzea dabe.
Filmak Higinioren eta Rosaren bizitzea kontetan dau: Hile gitxi daroez ezkonduta, Gerra Zibila piztu eta, ondorioz, gizonaren bizitzea arrisku larrian jarten dan. Emaztearen laguntzaz, Higiniok etxean zulo bat egin eta denpora batez bertan ezkutatzea erabagiko dau. Errepresaliak jasoteko bildurrak eta alkarrenganako maitasunak 30 urtetik gora iraungo dauen itxialdira kondenauko dabe bikotea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!