GetxoExpress 2020 Lehiaketeak baditu irabazleak
2020-10-26 10:05 ZinemeaEuskerazko film labur onenari saria – Egia bazen izan da Maritalavistak aurkeztutakoa.
Urriaren 25ean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan partaide eta epaimahaikideak batu ziran 2020ko film laburrez eta sari banaketaz gozetako. Getxo Expresseko parte-hartzaileen 25 taldeek Ipuin bat gaia jaso eben joandako barikuan, Romoko Kultur Etxean. Momentu horretatik aurrera, 43 ordu izan ditue film laburra pentsau, grabau eta egiteko.
Iratxe Fresneda, Ramón Barea, Gorka Aguirre eta Sonia Pacios izan dira aurtengo epaimahaikideak eta horreek irabazleak aukeratu zituen film laburren proiekzinoaren ondoren. Aurten, gaur egungo egoerea dala eta, parte-hartzaileak baino ez ziran bertaratu sariak emoteko galara. Halan da be, ekitaldi osoa zuzenean emon eben lehiaketearen webgunean. Holan, ikusleek euren etxeetatik film laburrak ikusi zituen eta gustukoenaren aldeko botoa emon, Ikusleen Saria irabaziko eban film laburra aukeratzeko.
Irabazleak
Lehenengo saria (1000 euro) – Lamiak, Engorile.
Bigarren saria (800 euro) - Viento, Habitación.
Ikusleen saria (300 euro) - No viene a cuento, Herriwatch.
Getxotar batek egindako film labur onenari saria - No viene a cuento, Herriwatch.
Euskerazko film labur onenari saria – Egia bazen, Maritalavista.
Bizkaia Zubia Saria, Emakume batek zuzendutako film labur onenari – El brebaje, Yaima
Babesleak
Hau guztia aurrera eroan ahal izateko Getxoko Udala eta Bizkaia Zubia izan dira babesle. Era berean, beste zenbaiten laguntzea be jaso dau: Bizkaia Zubia, Metro Bilbao, Katz Estudio, Nawa Estudio eta Janire Domínguez Traducciones.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!