Donostiako Zinemaldiko filmeen aukeraketea eskainiko dau asteon Azkuna Zentroak
2020-09-28 13:03 ZinemeaGaur, hilak 28, 19:30ean, Pablo Agueroren Akelarre ikusteko aukerea dago.
Gaur, astelehena, irailak 28, hasi eta domekara arte, urriak 4, Azkuna Zentroak atzo Donostian amaitutako Zinemaldiaren erakustaldia aurkeztuko dau, Sail Ofizialean, New Directors, Perlak edo Zabaltegin aurkeztutako lan batzuk ardatz hartuta, Azkuna Zentroaren ikus-entzunezko programearen barruan kokatzen dana.
Sarrerak dagoeneko salgai dagoz Golem-en webgunean eta zentroko zinemako txarteldegietan, 4,5 euroren truke, 3,5 euro AZ txartela aurkeztu ezkero.
Zikloa gaur goizean aurkeztu dabe prentsaurrekoan, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak, José Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak eta Fernando Pérez Azkuna Zentroko zuzendariak, Akelarre zintearen produktoreek, Iker Ganuzak eta Koldo Zuazuk eta Las mil una pelikulearen zuzendaria dan Clarisa Navasek.
Gai, jatorri eta sari ugari dituen zazpi film Bilbora etorriko dira Azkuna Zentroko Zinemaldiaren asterako eta Zentroan orain dagoan zinema-programeagaz batera erakutsiko dira. Oraingo programak dimensino historikoa -Zinematekan- eta ikus-entzunezko produkzino garaikidea eta nazinoartekoa hartzen ditu kontuan.
Donostiako Zinemaldiaren 68. edizinoan lehenengoz erakusteko hautatutako zazpi film eskainiko ditue, Zinemaldiarekin alkarlanean datorren programa honetan. Proposamen hau Zentroaren barruko zinemearen eta ikus-entzunezkoen esparruan kokatzen da eta aintzat hartzen ditu bai haren dimensino historikoa, Zinematekaeren bidez, baita ikus-entzunezkoen produkzino garaikidea eta nazinoartekoa be.
Euskal film bik emongo deutse hasierea eta amaierea zinema aste honi: Akelarre da bata, Jaialdiko Sail Ofizialeko lehiaketan parte hartu dauena: XVII. mendeko Euskal Herriko sorginak protagonista dituan istorioa, ikuspuntu feministea ardatz hartuta. Pablo Aguero da Espainia, Frantzia eta Argentina artean osotutako koprodukzino honen zuzendaria.
Ane, David Perez Sañudok zuzendua, New Directors sailean parte hartu dauena. Euskadin Abiadura Handiko Trena eregiteko aurez aurreko giroan kokatua, ama baten eta haren alabearen arteko hurreraketea eta alkar ulertzea kontetan deuskuzana; Patricia Lopez Arnaiz eta Jone Laspiur aktoreen arteko egundoko interpretazinoa dakarrena.
Été 85 filmagaz Zinemaldiko lehiaketara bueltau da François Ozon, amaiera tragikoa dauen historia erromantiko bategaz. Frantziako kritikearen eretxiz, zuzendari horren film onenetako bat da.
El agente topo, Maite Alberdik zuzendua. Sundancen izandajo erantzun bikainaren ondoren, Txileko zaharren egoitza batean girotutako istorio samur hau Zinemaldiko Perlak sailean erakutsi dabe.
Herself, Phyllida Lloydek zuzendua, ama gazte baten istorio latza da; senar abusatzaileari iges egin eta etxebizitza sozialen sistema ustelari aurre egin deutso.
Rizi / days, Tsai Ming-Liang zuzendariarena, bakardade istorioa da, elkarrizketarik gabe kontatua, ahalmen bisual paregabekoa.
Azkenik, Las mil y una, Clarisa Navasek zuzendua, 2018an Zinemaldiaren Koprodukzino Foroan eta aurten Berlingo Panorama sailean aurkeztutako proiektua, Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean esku hartu dau. Berlinen saritua eta 2020an, Sebastiane Latino saria irabazitakoa, Mil Casas auzoan kokatutako maitasun lesbikoko istorio eder bat da.
Egitaraua
Irailak 28, 19:30ean. Akelarre (90'). Sail Ofiziala. Zuzendaria: Pablo Agüero (Espainia - Frantzia – Argentina).
Irailak 29, 19:30ean. Été 85 / Summer of 85 (100'). Sail Ofiziala. Zuzendaria: François Ozon (Frantzia).
Irailak 30, 19:30ean. El agente topo / The mole agent (84'). Perlak Saila. Zuzendaria: Maite Alberdi (Txile).
Urriak1, 19:30ean. Herself (97'). Perlak Saila. Zuzendaria: Phyllida Lloyd (Irlanda).
Urriak 2, 19:30ean. Rizi / Days (127'). Zabaltegi-Tabakalera Saila. Zuzendaria: Tsai Ming-Liang (Taiwan).
Urriak 3, 19:30ean. Las mil y una (120'). Horizontes Latinos Saila. Zuzendaria: Clasira Navas (Argentina – Alemania).
Urriak 4, 19:30ean. Ane (120'). New Directors Saila. Zuzendaria: David Pérez Sañudo (Espainia).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!