'Konde basoko iluek' taldea pasau da Kuadrillarteko finalera
2020-09-28 09:02 BertsolaritzeaFinala urriaren 10ean jokatuko da Murgiako Palatu Kirol eremuan.
Amurrioko katekesi aretoan egin eben zapatuan Kuadrillarteko 3. finalaurrekoa. Honenbestez, bigarren fasea amaitu eta finaleko hirukotea zehaztu da. Gasteizko Errexala eta Aramaioko Konde basoko iluek taldeak lehiatu ziran norgehiagokan eta Konde basoko iluek taldea izan zan jaun eta jaube, dagoeneko finalerako txartela eskuratu dabe. Zazpi hilebeteko geldialdiaren ostean, Kuadrillartekoari heltzeko aukerea izan zan joandako zapatuan.
Bertsolariak publikoagaz batera jesarrita, bertsoaldi bakotxaren ostean mikro eta oinak garbituz, arin joan zan 3. finalaurrekoa. Arratsalde euritsuan, zale talde txikia baina giro beroa sortu zan, batutako 25 lagunen artean.
Errexala taldean kantuan Felipe Zelaieta, Manu Bendala eta Gari Sarriugarte. Konde basoko iluek taldean, barriz, Xabi Igoa, Paula Amilburu, Martin Abarrategi eta Aitor Ugarte.
Gaiak jarten Eli Plazaola ibili zan eta epaile lanetan Errexalar Cristina Arteaga, Kondetar Iker Elexpuru eta Arabako Bertsozale Alkarteko Ekaitz Elorriaga.
Talde bakotxaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan ibili behar izan eben: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka... Bertaratuen gozamenerako, umore ale ederrak entzuteko aukerea izan eban entzuleriak.
Epaimahaiak holan erabagita Konde basoko iluek taldeak kantauko dau finalean, Aramaioko Izenbakuek eta Gasteizko Sumendiola bete poto taldeakaz batera.
Finala urriaren 10ean
Murgiako Palatu Kirol eremuan, goizeko 12:00etan jokatuko da 14-18 urte arteko gaztetxuen Eskolarteko finala eta arratsaldeko 17:00etan, barriz, 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko finala. Finalerako sarrerak bertan jarriko dira salgai edota egon adi egunotan eta webgunean sarrerak zelan lortu argituko dogulako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!