Viggo Mortensenek Donostia Saria hartuko dau gaur

Bizkaie! 2020-09-24 10:40   Zinemea

Mortensenek Falling aurkeztuko dau.

Sundance Festibala zarratu eban Viggo Mortensenen (New York, 1958) Falling filmak eta Canneserako hautatua izan arren, zuzendari lanetan lehenengoa dan film hori ikusteko aukerea izango da gaur Donostiako 68. Zinemaldiaren barruan. Aktore batek zuzendari lana egitea ondo dago baina Falling honetan gidoia be Mortensenek berak idatzi dau.

Ibilbide luze eta emonkorreko aktorea da, Único testigo filman debutau eban 1987. urtean eta ordutik makinatxu bat lan egin dau, hirutan izentau dabe Oscar sarietan, azkena igaz Green Book film ederrean egindako lanari esker.

Nork ez dau gogoratzen El señor de los anillos, erantzun handiko filman egin eban Aragornen interpretazinoagaitik.

Ariadna Gilen bikotea da azken 12 urteotan, Madrilen bizi da eta La matanza de Texas 3, Jóvenes ardientes edo Intrépidos forajidos film komertzialen ondoren etorri ziran Extraño vínculo de sangre (1991), Atrapado por su pasado (1993), Marea roja (1995), Retrato de una dama (1996), Una historia de violencia (2005), Promesas del Este (2007), Un método peligroso (2011), Appaloosa (2007), La carretera (2009), Lejos de los hombres (2014) eta Captain Fantastic (2016).


Donostia Saria

Lehenengoa Gregory Peck (1986), izan zan eta ondorengo sarituak izan dira: Glenn Ford (1987), Vittorio Gassman (1988), Bette Davis (1989), Claudette Colbert (1990), Anthony Perkins (1991), Lauren Bacall (1992), Robert Mitchum (1993), Lana Turner (1994), Susan Sarandon eta Catherine Deneuve (1995), Al Pacino (1996), Michael Douglas, Jeremy Irons eta Jeanne Moreau (1997), John Malkovich eta Anthony Hopkins (1998), Fernando Fernán-Gómez, Vanessa Redgrave eta Anjelica Huston (1999), Michael Caine eta Robert de Niro (2000), Julie Andrews, Warren Beatty eta Francisco Rabal (2001), Jessica Lange, Bob Hoskins, Dennis Hopper eta Francis Ford Coppola (2002), Isabelle Huppert, Sean Penn eta Robert Duvall (2003), Woody Allen, Annette Bening eta Jeff Bridges (2004), Ben Gazzara eta Willem Dafoe (2005), Max Von Sydow eta Matt Dillon (2006), Richard Gere eta Liv Ullman (2007), Antonio Banderas eta Meryl Streep (2008), Ian McKellen (2009), Julia Roberts (2010) eta Glenn Close (2011), John Travolta, Oliver Stone, Ewan McGregor, Tommy Lee Jones eta Dustin Hoffman (2012), Carmen Maura eta Hugh Jackman (2013), Denzel Washington eta Benecio del Toro (2014), Emily Watson (2015), Ethan Hawke eta Sigourney Weaver (2016), Ricardo Darín, Agnès Varda eta Monica Bellucci (2017), Judi Dench, Hirokazu Koreeda eta Danny DeVito (2018), Penélope Cruz, Costa-Gavras eta Donald Sutherland (2019)

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu