SGAE Fundazinoak ‘Dunia Ayaso’ 2020 Sariaren irabazlea aditzera emongo dau Donostian
2020-09-23 13:53 ZinemeaEmakumearen begiradea daroen lanak autortzeko asmoa be badago tartean.
SGAE Fundazinoak Dunia Ayaso Sariaren irabazlea jakinarazoko dau irailaren 25ean, barikuan, Kursaalen, 17:00etan, Donostiako 68. Nazioarteko Zinemaldiaren barruan. Saria orain bost urte hildako gidoilari eta zuzendari kanariarrari egindako omenaldi legez sortu da. Berez, emakumezkoaren begiradea daroen lanak autortzeko asmoa be badago tartean.
Ondokoak dira 2020ko edizinoan saria irabazteko lehian diran tituluak: Icíar Bollaínen La boda de Rosa; Paula Consen La isla de las mentiras; Pilar Palomeroren Las niñas; eta Ane, David Pérez Sañudoren gidoia. Film horreek guztiek Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean parte hartuko dute, Made in Spain eta Zuzendari Berriak sailetan, hain zuzen be.
5.000 euroko saria da eta balio zinematografikoagaz batera, historian protagonista izandako personaia femeninoak erakusten dituan edo emakumeak gizartean dauen egoerea islatzen dauen filma sarituko da. Estereotipo eta leku komunak gainditzen dituen zintak, hain sarri emakumeen errealidadea, aukerak eta memoria historikoa faltsutzen dituenak.
Agerraldian berba egingo dabe José Luis Rebordinosek, Donostiako Zinemaldiaren zuzendariak, Joanes Urkixo, gidoigileak, SGAEko Zuzendaritza Batzarreko kideak eta Belén Funes, egileak, Dunia Ayaso Sariko epai-mahaiaren presidenteak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!