'Nomadland' nagusi 77. Veneziako Mostran
2020-09-14 09:41 ZinemeaMichel Franco zinemagile mexikarraren Nuevo Orden filmak irabazi dau Zidarrezko Lehoia.
Anna Foglietta, Mariangela Gualtieri poetea eta Diodato musikaria protagonista izan dituan amaierako galan, Michel Franco zinemagile mexikarraren Nuevo Orden filmak eroan dau Veneziako 77. Zinema Jaialdiko Zidarrezko Lehoia eta Urrezkoa, barriz, Chloé Zhao-ren Nomadland-ek irabazi dau, Festibalean Urrezko Lehoia irabazi dauen bosgarren emakumea, hain zuzen be.
Film Onena Saria, Ahmad Bahrami Iraneko zuzendariak irabazi dau, Dashte khamoush (The Wasteland) filmari esker.
Zuzendari Onenaren Saria Kiyoshi Kurosawak irabazi dau Spy no tsuma filman egindako lanagaitik.
Emakume Aktore Onena Vanessa Kirby (Pieces of a woman) izan da eta Gizonezkoen Interpretazino Onena Pierfrancesco Favinok jaso dau (Padrenostro).
Epaimahaiaren Saria, barriz, Andrei Konchalovsky errusiarrarentzat izan da, Dorogie Tovarischi! (Dear Comrades!) filman egindako lanagaitik.
Ganerako sarituak ikusteko klik egin hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!