‘Koko dragoi txikia, oihanean’ irailaren 11n helduko da EAE eta Nafarroara

Bizkaie! 2020-09-11 08:08   Zinemea

Zinemea Euskeraz programaren barruan dator estreinaldia.

Koko dragoi txikia, oihanean Alemania) gure lurraldeko zinema-aretoetan ikusi ahal izango dogu, Zineuskadik sustatutako Zinemea Euskeraz programearen bidez.

Zinemea Euskeraz programak bultzatutako Koko dragoi txikia, oihanean filma estreinauko dabe gaur, hilak 11, EAEko eta Nafarroako zortzi zinema-aretok.

Anthony Power zuzendariaren animazinoko filma La Galera argitaletxearen telesail ezagunean eta umeentzako ipuinetan oinarritua dago.

Estreinaldi honi esker, itxialdiaren ondoren egin dan bigarrena, Zineuskadik jarraipena emon deutso euskal ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoari, izan be, kontuan izan behar dogu sektore honi COVID-19aren pandemiak sortutako geldialdiak gogor eragin deutsola. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak pelikulak bikoiztea bultzatzen dau ume eta gazteentzat eta euskerea sustatzen dau zinemagintzan. Testuinguru horretan, barriro jarri da martxan Zinemea Euskeraz programea, zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.

Sinopsia: Koko eta haren lagunak, Oskar eta Matilde, Alemanian egin eta 2015eko Gabonetan estreinautako film bateko protagonistak izan ziran. Orain, su-dragoiak eta gourmet dragoiak alkarregaz joan dira oporretan, tribu bien arteko adiskidetasuna sustatzeko. Baina Koko, suzko herensuge txiki bat eta haren laguna, Oskar, gourmet herensuge bat, desengainauta dagoz. Beren adiskiderik onena, Matilde arantzurdea, bidaiatik kanpo itxi dabelako dragoia ez dalako. Erabagi horri aurre egiteko, udako kanpamendura eroango dituan ontzian ezkutatzea erabagi dabe eta beren bizitzako opor onenak izango ditue.

Azken buruan, hurrengo zinema-aretoetan estreinauko dabe filma: Golem Alondiga (Bilbo), Golem La Morea (Iruña), Getxo Zinemak, Gran Cinema Zugaza (Durango), Multicines 7 (Bilbo), Gorbeia (Gasteiz), Niessen (Errenteria) eta Príncipe (Donostia).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu