Sara Bilbatuarentzat Zinemira Saria
2020-09-09 13:43 ZinemeaEuskal Zinemearen Galan egingo deutse gorazarre.
Sara Bilbatua casting-zuzendari eibartarrari emongo deutse 2020ko Zinemira Saria, irailaren 22an, Euskal Zinemearen Galan, Victoria Eugenia antzokian. Donostiako Zinemaldiak, Ibaiak eta EPE/APVk emoten dabe saria, euskal zinemagintzan ibilbide nabarmena egin dauen profesionalei omenaldia egiteko.
Ikus-entzunezko 75 produkzino ingurutan egin dau lan Bilbatuak. Psikologia ikasketak egin zituan EHUn, eta arte dramatiko ikasketak Madrilen. 1994an hasi zan zinemagintzan, castingak egiten, Santiago Aguilar eta Luis Guridiren Justino, un asesino de la tercera edad filmean. Harrezkero, zuzendari ezagunakaz egin dau lan sarri: Almodóvar, Juanma Bajo-Ulloa, Julio Medem, Isabel Coixet, Guillermo del Toro...
Tanami Casting izeneko enpresea dau telebistako castingak egiteko. Hortaz, telesail ugaritan be hartu dau parte, batez be Espainiako telebistetan. 2004an El aire aire que respiro film laburra idatzi eta zuzendu eban, Kimuak katalogorako aukeratua.
2009an Zinemira Saria emoten hasi ziranetik euskal zinemagintzako profesional ugariri egin deutse omenaldia. Imanol Uribe (2009), Álex Angulo (2010), Elías Querejeta (2011), Michel Gaztanbide (2012), Juanba Berasategi (2013), Pedro Olea (2014), Karmele Soler (2015), Ramón Barea (2016), Julia Juaniz (2017), Ramón Agirre (2018) eta José María Txepe Lara (2019) dira aurreko urteetako sarituak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!