'Peninsula' korear filmak ekingo deutso Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen Asteari
2020-09-09 09:34 ZinemeaDonostiako hitzordua urriaren 30etik zemendiaren 6ra izango da.
Urriaren 30ean, Train to Busan 2: Peninsula (2020) Yeon Sang-ho zuzendariaren film korearrak inaugurauko dau Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen Astea; pelikulea udan estreinau dabe Hego Korean eta publikoaren erantzuna upealakoa izan da.
Kontuak kontu, Train to Busan (2016) filmaren ostekoa edo bigarren zatia da Peninsula.
Jaialdia iragarriko dauen kartelari jagokonez, Javier Botet aktorea da aurtengo jaialdiko kartelaren protagonista; sabeliztun edo bentrilokuo bihurtu dabe Botet, bildurrezko zinemearen historian agertu diran panpina guztiei omenaldia egiten deutsen kartelean. Ytantos estudioak egin dau kartelaren diseinua eta Alberto Moragorena da erretratua.
Panpinak erakusten dituen generoko klasiko batzuk erakutsiko ditue eta, beraz, panpinak protagonista izango dira Alegiazko izakiak erakusketan be; Okendo Kultur Etxean egongo da ikusgai irailaren 25etik zemendiaren 9ra eta Tolosako Topic Museoko txotxongiloak be ikusi ahal izango dira bertan.
Antolatzaileek jentaurrean adierazo dabenez, ondoko film luze honeek ikusi ahal izango dira: Benny Loves You (Karl Holt. Erresuma Batua), Meander (Mathieu Turi. Frantzia), La nube (Just Philippot. Frantzia), PG: Psycho Goreman (Steven Kostanski. Kanada), Sea Fever (Neasa Hardiman. Irlanda-AEB-Erresuma Batua-Suedia-Belgika) eta Tailgate / Bumperkleef (Lodewijk Crijns. Herbehereak).
Ganerakoan, Meander, La Nuée, PG: Psycho Goreman eta Tailgate dira urte honetako programazinoan protagonista.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!