Bizkaiko Alkarte Artistikoak XXIV. Sari Akrostikoak emon ditu
2020-09-07 11:54 KultureaMaribel Salas eta Ramon Barea aktoreen ibilbidea autortu dabe aurtengo edizinoan.
Bilboko Arriaga Antzokian egindako ekitaldian, Bizkaiko Alkarte Artistikoak 2020ko Sari Akrostikoak emon ditu, XXIV. edizinoari jagokozanak. 1997an ezarri ziranetik, Bilbo antzerkigintzearen uriburu bihurtu daiten ahalegina egin dabenak saritzen ditue. 2005etik, bilbotartasun kontuetan edo gizarteari laguntzen nabarmendu diran personak eta erakundeak be saritzen ditue.
Aurtengo palmaresean, antzerkigintzearen alorrean, Maribel Salas eta Ramon Barea aktore beteranoak saritu ditue. Bestetik, ibilbide profesionala autortu deutse Alkarte Artistikoko hartu-emon publikoen arduradun Marino Monterori, Udaleko Bizikidetza eta Jaietako zinegotzi Itziar Urtasuni eta Juan Mari Aburto alkateari berari.
Saritutakoei zorionak emon deutsez Juan Mari Aburtok, baita Alkarte Artistikoari berari be, aurten 75 urte bete ditualako. Bilbon izandako aldaketa eta eraldaketa guztien lekukoa izan da: desarrollismo frankistea, XX. mende amaierako krisiak eta uriaren geroko berbizkundea, industriaren errautsetatik suspertuta, uri zein giza garapenaren nazinoarteko eredu bihurtu arte, adierazo dau Aburtok.
Alkarte Artistikoko presidente José Ramón Lópezek gogora ekarri dauenez, 1945eko maiatzaren 8an sortu eben Alkartea Bilboko Carlton hotelean. Sasoi haretako kafetegietan ohikoak ziran tertulien babespean hazi zan hurrengo urteetan. Gaur egun, Sari Akrostikoak banatzeko ardurea dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!