12. FestVal, 88 estreinaldi, 240.00 ikusle
2020-09-07 07:55 KultureaEITB Saria, Galder Gaztelu-Urrutia bizkaitarrak irabazi dau.
Aquí la Tierra, El último show, Late Motiv Park, Atresplayer Premium eta Herri Txiki, infernu handi dira 2020ko 12. FestValeko saridunak.
Saridunen artean, Constantino Romero Saria Dani Alvarez kazetariak irabazi dau eta ibilbidea saritzeko Joan Ramon Mainat Saria, barriz, Boris Izagirrek.
Euskal Telebistak ETB2-ko udagoieneko programazino barria aurkeztu dau, besteak beste, Vamos a Hacer Historia eta QMEC barriztua eta La Noche De... programearen 25. urteurrena nabarmenduz. Aurkezpenean egon dira, besteak beste, ETBko Programa eta Arte zuzendari Gorka García, Itziar Alduntzin, Odei Esnaola, Arantza Ruiz, Ander González, Joseba Arguiñano, Eider Hurtado, Javi Sierra, Iñaki Leturia, Elene Lizarralde eta Juan Manuel Gonzalez Cembellín.
FesTVal jaialdia telebistako profesionalak eta publikoa batzeko topagunea da, telebista barrutik ezagutzeko modua. FesTVal Gasteizen ospatzen da 2009tik. Espazio aitzindaria da, Espainian bakarra eta bertan profesionalek eta audientziak bat egiten dabe astebetez.
Pandemia ez da traba izan 2020ko edizinoa aurrera eroateko, hori bai, segurtasunari eta higieneari jagokenez berme osoa izan da, izan be, jaialdiak arduratzen gaitu, baina personek gehiago arduratzen gaitue. Gure eginahalaren emoitzea da FesTVal egin ehin dala: kateen estreinaldiak, tailerrak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta aldaketak eta barrikuntzak be izango dira. Aitzindariak gara telebistan eta, era berean, aitzindari izango gara gure gonbidatuen eta bertaratuen osasuna jagoteari jagokonez adierazo dau Joseba Fiestras FestValeko buruak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!