Zazpi film eta telesail bat Zinemaldiko Made In Spain sailean

Bizkaie! 2020-08-31 13:18   Zinemea

Icíar Bollaín eta Santiago Segura dagoz aukeratutako zuzendarien artean.

Donostiako 68. Zinemaldiak zabalkunderako plataformea eskainiko deutso Espainiako zinemagintzeari Made In Spain atalaren bidez. Aurten, herrialde horretako zortzi produkzino erakutsiko ditue sail horretan, gehienbat film luzeak. Baina Escenario 0 telesailaren lehenengo kapitulua be tartean izango da.

Hermanas izeneko kapitulu hori Pascal Rambert antzerkigile frantziarrak eta Diego Postigo zinemagile espainiarrak egin dabe. Bertan, desadostasun bateraezinak dituen ahizta biren papelean ikusiko doguz Irene Escolar eta Bárbara Lennie aktoreak.

Film luzeei jagokenez, ibilbide luzeko zinemagileen lanak ikusi ahal izango dira Made In Spain atalean. Esate baterako, Icíar Bollaínek zuzendutako La boda de Rosa, Málagako zinemaldian estreinau barria, Candela Peña aktore nagusi dala. Bestetik, Santiago Seguraren Padre no hay más que uno proiektauko dabe. Film horren bigarren zatia zinema-areto komertzialetara heldu da egunotan.

Made In Spain sailean egongo dira, ganera, Nuria Giménezen My Mexican Bretzel, Pilar Palomeroren Las niñas, Laura Herreroren La mami, Jaione Cambordaren Arima eta Paula Cons Varelaren La isla de las mentiras.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu