Asteon estreinauko dabe Lander Garroren dokumental barria

Bizkaie! 2020-08-31 10:19   Zinemea

Insumisinoaren aldeko mobimendua da Bi urte, lau hilabete eta egun bat filmaren ardatza.

Donostian, Zinema eta Giza Eskubideen Erakustaldian, erakutsi eben lehenengoz Lander Garroren Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala, bagilean, baina publiko guztiarentzako estreinaldia asteon helduko da. Hain zuzen be, irailaren 3an, eguenean, Iruñeko Golem Baiona zinema-aretoetan izango da lehenengo proiekzinoa, 20:00etan.

Iruñeko estreinaldiaren ostean, beste uri batzuetako aretoetan be egingo ditue proiekzinoak. Barikuan, hilak 4, Bilbon ikusi ahal izango da Lander Garrok zuzendutako lana, Golem Alhondigan; irailaren 10ean, Baionako L'Atalante aretoan; eta 11n, Gazteluko Kultur Etxean.

Lander Garrok eskarmentua dau ikus-entzunezkoetan, dokumentalak zein telebistako saioak gidatu izan ditu. Oraingo honetan, insumisinoaren aldeko mobimenduaren nondik norakoak azaltzen ahalegindu da Bi urte, lau hilabete eta egun bat izeneko filmean. Batez be, 1990eko hamarkadan hartu eban indarra derrigorrezko zerbitzu militarraren kontrako mobimendu horrek; gazte askok soldautzeari uko egin eutsenez, epaiketa ugari egon ziran, eta kartzelaldi luzeak bete behar izan zituen batzuek.

Urteek emoten daben perspektibatik, insumisinoaren aldeko ekimenen eta ekintzaileen azterlan soziala, politikoa eta personala egin dau Garrok. Izar Films eta Labrit Multimedia etxeak ibili dira dokumentalaren prdukzinoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu