Hemen da XVIII. Caostica

Bizkaie! 2020-07-14 11:39   Zinemea

Garagarrilaren 13tik 20ra, Film Labur eta Bideoklipen Nazinoarteko Jaialdia.

Caosticak astindu egingo ditu Neo-Bilbo eta Neo-Anormaltasun pandemikoa, Aro Barriko biztanle guztien gozamenerako. Asperduraren kontrako ikus-entzunezko 61 txerto eskainiko dira, uniberso ezagun osotik etorritakoak. Sail ofizialean parte hartuko daben horreek guztiek zinez gozarazo egingo deutse Jaialdira hurrertzen diran guztiei, aurrez aurre zein online.

Edizino honetako epaimahaia honako caostico honeek osotuko dabe: Vanesa Fernández Guerra (Zinebiko zuzendaria), Azegiñe Urigoitia (El Hoyo filmeko produkzino-diseinatzailea eta jantzien arduraduna) eta Paul Urkijo (Zinema zuzendaria).

Aurte parte-hartzaileen artean dagoz Haritz Zubillaga, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga, Carlota Pereda, David P. Sañudo, Izibene Oñederra, Chema García Ibarra, Ion de la Sosa, Adrián Cardona, David Muñoz, Marc Riba, Anna Solanas, JD Alcázar, NYSU, Aitzol Saratxaga, Fele Martínez, Macarena Gómez, Unax Ugalde, Cecilia Freire, Vito Sanz, Alexandre Siqueira, Lev Voloshin, Rawn Erickson II eta Guillaume Levil, besteak beste. Hainbat bandaren bideo-klipak be ikusi ahal izango dira, La Bien querida, Archive, Liher, El Columpio Asesino, Cynthia de Cassette, Gentemayor, Biznaga, Willis Drummond, Huias, Motorzombis edo Cheeto’s Magazine.

Aurten, jarduera paralelo legez, proiekzinoez gan, honakoak be nabarmenduko dira:

Emakume zuzendari mexikarren Macabro Coven proiektuaren aurkezpena eta Lo más Caostico de Macabro Vol.5 lanaren proiekzinoa.

online lehiaketako #HazteElSuecoEnCasa irabazleen proiekzinoak (Martitzena 14, 19:00etan Bilborock aretoan).

Realización en tiempos de confinamiento barriketaldia, Raquel Meyers, Unai Unda, Imanol Muro eta Juan Dopicogaz (Martitzena 14, 19:15ean Bilborock aretoan).

El cineasta komikiaren aurkezpena eta sinatze-saioa, Pep Domingo Nadar egileagaz eta Borja Crespogaz (Eguaztena 15, 19:00etan Bilborock aretoan).

Desescalando El Hoyo masterclass-a David Desola eta Pedro Rivero gidoigileakaz (Eguena 16, 19:00etan Bilborock aretoan).

Hemen Herensugeak Daude transmedia proiektuaren inguruko topaketea eta Liher taldeak emongo dauen kontzertu akustikoa (Barikua 17, 19:00etan Bilborock aretoan).

Cinecutre presenta: VHZ Deluxe proiekzio interaktiboa (Zapatua 18, 21:00etan Bilborock aretoan).

Horrezaz gan, garagarrilaren 19an, 12:00etan Sarean gunean, umeek animazinoko film laburren proiekzinoaz gozetako aukerea izango dabe, Caostica Kids saioan.

Edizino bitxi honi amaierea emoteko, hilaren 20an palmares ofiziala proiektauko da La Ribera Bilbao tabernan, 20:00etan.

Caostica 18ko jarduera guztiak doban dira, baimendutako edukierea bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu