Arabako Kuadrillartekoaren azken txanpea irailean

Bizkaie! 2020-07-10 10:13   Bertsolaritzea

Irailaren 26an, Amurrion, Konde basoko iluek (Aramaio) VS Errexala (Gasteiz) taldeak izango dira aurrez aurre.

2020 martian Arabako Kuadrillartekoa atzeratzeko beharra izan zan osasun larrialdiaren eraginez. Azken finalaurrekoa eta finala geratu ziran egin barik baina ondo bidean irailean helduko deutsagu barriro martian bertan behera itxitako Kuadrillartekoari.

Bigarren faseko saio bi jokatuta, 3. finalaurrekoaren faltan geratu ginan martian eta beraz finala erabakitzear geratu zan. Finalaurrekotan, finalerako talde bi sailkatu ziran. Kontuak kontu, finalaurrekoak holan geratu ziran:

Zezeilaren 29an, zapatuan, Aguraingo Zabalarten, Sumendiola bete poto Gasteizko taldeak irabazi eban.

Martiaren 7an, zapatuan, Aramaioko Sastiñan: Aramaioko Izenbakuek taldea nagusitu zan.

Hirugarren finalaurrekoa, barriz, irailaren 26rako atondu dabe Amurrion, Konde basoko iluek (Aramaio) VS Errexala (Gasteiz).

Azken finalaurrekoa jokatuta jakingo da zein izango dan finaleko hirukotea, urriaren 10ean, Murgian, Sumendiola bete poto eta Izenbakuek taldeakaz batera.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu