VI. Seriesland, Bilboko websailen jaialdia urrian egingo da
2020-06-30 12:35 ZinemeaAurreko bost aldietan, Serieslandek mila sortzaile baino gehiago batu ditu Bilbon.
Serieslandek berretsi egin dau egin egingo dauela seigarrenez bere ohiko egunetan, urriaren 19tik 23ra. Hori bai, ekitaldia egokitu egingo dabe COVID-19 zabaldu ez daiten, izan be, formatu askotarikoak iragarri ditue edozein dala be udagoienean pandemiaren eboluzinoa.
Antolatzaileek eginahalak eta bi egin ditu jarraipena emoteko jaialdiari, tradizino txikikoa izan arren, ikus-entzunezko digitalen sektorean nazinoarteko esanguratsuenetakoa baita. Era berean, websailen jaialdiak lagundu egin nahi dau Billboko eta Bizkaiko kultur jarduerei eusten, batez be ikus-entzunezkoen
sektoreari, izan be, koronabirusaren krisiak gehien jotakoen artean dago bera.
Aurten jarduera sozialak urri izango badira be, Bilborock aretoa bihurtuko da beste behin jaialdiaren egoitza nagusia; gehienez be 80 lagun hartuko ditu saioko, 400 be hartu leikezan arren baldintza normaletan. Bertatik bertara ikusi ezin dabenentzako, aurtengo programan datozen jarduera guztiak streaming bidez ikusi ahal izango dira, aplikazino baten bitartez edo sare sozialen bitartez.
COVID-19aren prebentzio neurriak beteteko, aurtengo barrikuntzarik deigarrienetakoa aplikazino bat izango da, modua emongo dauena eskuko telefonotik ikusteko lehiaketara aurkezten diran titulu guztiak eta jarduera paraleloak; esangura horretan, Bilboko jaialdia aurrendaria izango da bere eduki guztiak zabaltzeko orduan eta interesa dauen edonorentzat libre eta doban izango da oso-osorik, Alemaniako Videmic enpresearen aplikazinoaren bitartez. Tresna hori eskura egongo da ohiko plataformetan, Google Playn eta App Storen; dana dala, jaialdia amaitzen danean ezabatu egingo dira deskargetan diran webgunetik.
Datozen hiletan pandemiaren eragina zelakoa izango dan ez dakigunez, agerraldi handi bat izaten bada be, Serieslandek jarduerak bermatzeko diseinua egin dau testuingururik okerrena be aurreikusita, hau da, konfinamedura itzultzea. Kasu horretan, aurrez aurreko guztiak etengo litzatekez, bai lehiaketen edukia eta bai jarduera paraleloak osorik aldatuko litzatekez on line formatu batera, baina jaialdiak bere horretan jarraituko leuke, baita lehiaren atala eta websailen
saridunen izendapena be.
Lekuan lekuko sormena sustatzeko bokazinoagaz bat etorriz, Serieslandek Basque Day sartuko dau programan, euskal ikus-entzunezko sektoreko alkarteak eta ordezkariak batuko dira COVIDaren ondorengo lan eta debaterako jardunaldi batean. Kontua da ikus-entzunezko industriak herrialdean dauen presentziaren erradiografia bat egitea, baita digitalizazinoari heltzea be. Ekimenak honako eragileen babesa dau: GAIA (Euskadiko Ezagutzaren eta Teknologia Aplikatuen Industrien Alkartea), EIKEN (Euskal Autonomia Erkidegoko Ikus-entzunezko Enpresen Klusterra) eta EHGEP (Euskal Herriko Gidoigileen Alkarte Profesionala).
VI. Serieslanden nabarmentzeko modukoa da DIMA Market web plataformea; horren bidez, alkarregaz konektauko dira ikus-entzunezko edukien sortzaileak eta banaketaz eta produkzinoaz arduratzen diran erakundeak. Jarduera hori presente egon da aurreko Jaialdietan be, baina ikusita atzerritar gitxiago ibiliko dala, asmoa da sortzailearen eta websailen produktoreen konexioa sustatzea.
Ekimen hori Serieslandek abiarazo dau Alemaniako dieSeriale jaialdiaren babesari eta Ipar Amerikako Minnesota Webfestenari esker; dagoeneko martxan da eta eskura dago Interneteko helbide honetan: https://dima-market.com; era berean, Ipar Amerikako SeekaTV plataformearen laguntzea dau, baita beste erakunde batzuena be. DIMAren bokazinoa da gazte talentudunei aukerea emotea euren lana nazinoarteko lan merkatuan erakusteko eta jarteko, koprodukzinorako
bazkideak topau edo lizentziak saltzeko euren lana erakutsi deien nazinoarteko lan merkatuan eta gaur egun ikus-entzunezkoetarako dagozan formatu eta plataformatan.
Seriesland
Nazinoarteko websailik onenen topagunea da Bilboko hitzordua. Erreferentziazkoa da jaialdi hori zinemearen ohiko kanaletatik eta telebistatik kanpo sorturiko, errealizautako eta banatutako ikus-entzunezko fikzinorik onena. Aurreko bost aldietan, Serieslandek mundu osoko Interneteko sailetan dabizen mila sortzaile, produktore, artista eta banatzailetik gora batu ditu eta 39 herrialdetatik datozen 800 obra baino gehiago aurkeztu dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!