10 online topaketa egingo ditue VI. Bazter Fest-en
2020-05-29 13:12 MusikeaBagilaren 1ean, Las Tea Party-ren txandea izango da.
Bagilaren 1etik aurrera, astelehenero, hamar astez, musika-topaketa bat egingo da herriko raperakaz. Arratsaldeko 20:00etan, Zoom plataformearen bidez eta Bilbao Kulturako YouTubeko kanalean.
Bilboko Udalaren ekimenean, emakumezkoen rap-a izango da barriro protagonista VI. Bazter Fest-en. Bilboko Udalak eta Eskina Femenina kolektiboak hamar online topaketa aurreikusi ditue eta bertoko hainbat rapera izango dira protagonista.
Bazter Fest udal ekimena da, Eskina Femenina kolektiboarekin batera egina. Erreferenteak sortu nahi ditu emakumeak rap-era hurreratzeko, bildurrik barik mikrofonoa hartu deien eta gizonezkoen parean gozau deien. Gainera, hurreko eszenaren alde eginez, Bazter Fest-ek tokiko talde eta artistak lagunduko ditu, euren lana zabalduz eta bizi dituen ziurbakotasun momentuotan lagunduz.
La Basuk, Eskina Femenina kolektiboaren sortzaile, bultzatzaile eta kide danak ordubeteko jardunaldiak aurkeztu eta dinamizauko ditu. Hamar on line topaketa horreek euskeraz, gaztelaniaz edo ele bitan egin daitekez eta alkarrizketak, aurkezpenak, zuzeneko laburrak eta hainbat inprobisazino buztartuko ditue.
VI. Bazter Fest-eko karteleko lehen bost artistak ondokoak dira: Las Tea Party DJs (bagilaren 1ean), Eva Mena (bagilaren 8an), VitterSweet (bagilaren 15ean), Lohitzune Lohi (bagilaren 22an), Mad Muasel (bagilaren 29an).
VI. Bazter Festeko egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!