Belako, auto-zinema-aretoetan

Bizkaie! 2020-05-21 09:50   Musikea

Musikea eta ikusentzunezkoak buztartuz, zinemeari omenaldi ederra egitea da asmoa.

Belako. Argazkia: Helena Goñi | Ikusi handiago | Argazki originala

Baieztapen ofiziala falta bada be, bagilean, Madrileko (Autocine Race), Deniako (Autocine Drive) eta Getxoko (Autocine Getxo) auto-zinema-aretoetan ekitaldi bereziak eskaintzea da Belako taldearen asmoa. Plastic Drama Autotour berezia izango da bape duda barik. Sarrereagaz batera, maiatzaren 8an argitaratzekoa zan taldearen laugarren diskoa Plastic Drama jaso ahal izango dau zaleak.

Datak baieztatzea falta da eta zain dago talde bizkaitarra. Bien bitartean, badakigu jakin kantu barriak eta klasikoak formatu berezian aurkeztu gura dituela, musikea eta ikusentzunezkoak buztartuz eta zinemeari omenaldi ederra egitea, hain zuzen be. Taldekideek dokumental bat grabauko dabela aurreratu dabe esperientziaren barri emoteko.

Dana edukiera arauak eta segurtasun distantziak errespetauta atonduko dabe, jakina; haize zabalean izango dira ekitaldiok eta, gainera, bizikletan edo garraio publikoan joan ahal izango da aitatu lekuetara.

Laster, data ofizialak eta sarreren salmentea iragarriko ditu taldeak eta, bien bitartean, zaleoi zain geratzea jagoku.

Entzun Belako taldearen The Craft kantua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu