Bulego taldeak lehenengo kontzertua emongo dau
2020-05-19 11:00 MusikeaKontzertua bagilaren 20ean, 19:30ean, izango da.
Herritarrok osasuna erdigunean jarrita ardurea eta alkartasuna erakutsi dogu arlo guztietan. Azkoitiko herriak bere bizipoza berreskuratu nahi dau eta horretarako pausuak apurka-apurka eta segurtasunez emon behar ditugu dino Bulego taldeak. Bizipozari lekua egiteko asmoz, Herria berpizten goiburupean eta Udalak lagunduta, kontzertua eskainiko dau Oteiza Frontoietan aire librean.
Koronabirusaren krisiak gizartean zein ekonomian eragindako egoera larriaren aurrean, normaltasunera edo normaltasun barrira bidean, Bulego Taldeak ekarpen propioa egin nahi dau egoera gogorra bizitea subertau jakun arren etorkizunera begira jarrita gagozalako azken egunotan: Kontzertu bat egiteaz harago, herria berpizten hastea da gure helburua etahorretarako kontzertua ekitaldi nagusia izango dan arren, herriko zenbait sektoreri bultzadea emoteko helburua daukagu, denda txikiak, sortzaileak, kultur ekitaldien bueltako langileaketa bolondresak animau nahi doguz ekimenagaz. Kultureari, egoerak dakarzan traba guztien gainetik, azkoitiarrok bizirik eutsi deutsagu eta orain aurrerako bidean, beste pausu bat emotea jagoku, gaineratu dau taldeak. Udalak bete-betean egin dau bat proiektuaren mezu eta helburuagaz eta eskuzabal hartu dau proposamena: Oso idea polita dala uste dogu eta Bulego taldeari eskertuta gagoz ekarpenagaitik. Egoera ez da samurra eta uste dot indarrak batzeko balioko deuskula holako ekimen batek. Udalak baliabideak eta azpiegiturak ipiniko ditu, adierazo dau Kultura zinegotzi Sonia Vazquezek.
Donostiako Jazzaldia erreferentzia lez hartuta, kultura ekitaldi seguru bat nahi dabe eskaini musika taldeak eta Udalak alkarlanean. Segurtasuna bermatzeko plangintzea be zehetasun osoz landua dau taldeak. Ekitaldiak 200 personako aforoa izango leuke: Bagilean III. Fasean egongo gara eta estaduko planak atzera pausurik emoten ez badau, 800 personako ekitaldiak onartuta egongo dira baldintza zehatzakaz.
Bulego taldeak bost gune aurreikusi ditu eta gune bakotxak kolore bat izango dau, publikoaren espazio fisikoa mugatuz ekitaldiaren hasieratik amaierara arte, hau da, ikusle bakotzari espazio bat egokituko jako: Sarreran laguntzaile batek espazio bakotxaren erabiltzaileari bere lekua zein dan azalduko deutso eta bertaraino lagundu. Koordinatzaile talde bereziak sortuko dira segurtasun neurri guztiak beteteko protokolo zorrotz bati jarraituz. Edozelan be, unean uneko egoerak erakutsiko dau zer egokitu.
Bulego taldea
2020an sortutako musika talde azkoitiarra da. Eskarmentu handiko bost musikariz osoturiko pop taldea. Bulego proiektuaren nortasuna erabarritzailea da eta aro garaikideko jokerak ditu erreferente bai musika arloan, baita proiektua jorratzeko ekintzak zehazteko moduetan be.
Taldearen ibilbidea lau hilebetekoa izanik, Spotify plataforma digitalean 8.500 entzuletik gora ditu hilero eta YouTube kanalean 60.000 ikustalditik gora ditu honezkero.
Top Gaztean, Euskal Herriko seigarren taldea da, Izaro, ZETAk edo Gatibu lako taldeakaz zerrendea alkarbanatuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!