Garagarrilaren 10ean amaituko da XVI. Lau Haizetara foroan izena emoteko epea

Bizkaie! 2020-05-15 12:21   Zinemea

Donostiako XVI. Lau Haizetara 2020ko irailaren 22, 23 eta 24an egingo da.

Izena emon daben proiektu guztietatik hamalau hautatuko dira finantziatzaile potentzialei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei aurkezteko eta eurekaz banan-banango bilerak egiteko.

Horrezaz gan, Ibaia saria irabazteko aukerea izango dabe (3.000 euro). Commissioning Editors Panelak egingo ditu epai-lanak eta Panelak berak aukeratuko dau proiektu irabazlea, aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra balioetsita.

Garagarrilaren 10era arte, parte hartu nahi daben dokumental-produktoreek proiektuak online inskribiduteko aukerea izango dabe foroaren webgunearen bitartez, hemen.

Azken buruan, ebazpena garagarrilaren amaieran jakinarazoko jake parte-hartzaile guztiei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu