Paul Eluarden poeman oinarritutako 'Guernica' filma euskeraz azpititulauta

Bizkaie! 2020-05-05 10:06   Zinemea

Mikel Antzak Gernikaren garaipena poemearen itzulpena berridatzi eban.

Alain Resnais zinemagileak Guernica filma Paul Eluard poetearen Gernikako garaipena poeman oinarritu eban. Filmaren hasieran Jacques Pruvostek 1937ko apirileko Gernikako bonbardaketearen gorabeherak azaltzen ditu. Gero María Casares aktoreak Paul Eluarden poemea errezitetan dau; filmean Pablo Picassoren hainbat margolan, eskultura eta marrazki erakusten dira, horreen artean Guernica kuadro ospetsua.

Paul Eluarden La victoire de Guernica poemea Mikel Antzak euskeratu eta Susa aldizkarian argitaratu eben 1987an plazaratutako zenbaki berezian.

Guernica film hori 1950. urtean aurkeztu eban Alain Resnais zinemagileak eta 70 urte aurrerago euskerazko azpitituluakaz daukagu sarean ikusgai.

Azken buruan, Mikel Antzak Gernikaren garaipena poemearen itzulpena berridatzi eban; irakurri hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu