Profesionalentzako azoka eta jardueretan parte hartzeko laguntza-deialdia zabalik

Bizkaie! 2020-05-04 08:10   Zinemea

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko jardueretarako dira laguntzok.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 30era arte dago zabalik.


COVID19-aren testuinguruak eraginda, aurten, honako aldaketak egin ditue ikus-entzunezko profesionalak laguntzearen alde:

1.- Deialdia. Zineuskadiren ustez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailagaz alkarlanean eta Etxepare Institutuagaz koordinauta, egokia da ikus-entzunezko jarduera profesionala babestea kanpoko ikus-entzunezkoen sektoreagaz lotutako azoketan, merkatuetan eta ekitaldi profesionaletan Euskadiko kultura arloko enpresek eta tarteko eragileek parte hartu deien dirulaguntzinoak emonda.


2.- Helburua. Ekimen honek hainbat helburu ditu: lehenengo eta behin, aitatutako sektoreak nazinoartekotzeko eta bere produkzino kulturaletarako urtenbide komertzial barriak topetako egindako ahalegina bultzatzea; bigarrenik, Euskadiko kultura arloko eragileen eta kanpokoen arteko topaketak eta trukeak sustatzea; eta, hirugarrenik, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) sortu eta produzidutako kulturea kanpoan zabaltzen laguntzea.

Deialdi honen helburua da 2020ko ekitaldian ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalei zuzendutako laguntzak emoteko oinarriak ezartzea. Laguntza horreek 2020ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31 bitartean EAEtik kanpo antolatutako ikus-entzunezkoen sektoreko merkatu, azoka edo ekitaldi profesionaletan parte hartzeko dira.

- Diru-laguntzinoa deialdi bitan banatu da.

- Onuradunek jaso eikien diru-laguntzinoen batura kopurua igon egin da.

- Online antolatuko diran merkatu eta garapeneko foroak gehitu dira oinarrietan.

Ikusi oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu