I. Film Laburren Gidoi Lehiaketea indartsu dator

Bizkaie! 2020-04-30 12:39   Zinemea

Lanak bagilaren 30era arte bialdu daitekez.

Hutsune bat betetea da helburua zinea.eus agerkari digitaleko arduradunek azaldu dabenez. Gitxi dira egilea bere lehen pausuetan laguntzen daben deialdiak. Proiektu zinematografiko guztietan, gidoi onik barik ez dago ezer egiterik eta, esangura horretan, irabazleari 800 euroko saria emoteaz gan, filmaren produkzinoaren lehenengo fasean be laguntzinoa emongo dau alkarteak, berbarako, produkzino-etxea topetan, gidoia moldatzen zein finantzaketa-iturriak lortzen.

Parte-hartzaileak 18 eta 30 urte bitartekoak izango dira eta euskerea izango dabe laneko hizkuntzea, hau da, euskeraz idatzitakoa izango da gidoia eta lehiaketea irabazi ezkero, konpromisoa hartuko dabe proiektuaren filmaketea be euskeraz izan daiten.

Gaia librea izango da eta gidoi originalak bakarrik ez, literatur lanen egokitzapenak ere izan daitekez, gehienez, 20 orrialde izan beharko ditu eta ezin da izan dagoeneko filmautako film labur baten bersinoa.

Kontuak kontu, epaimahaian zineman adituak izango dira.

Ez ahaztu, gidoiak bialtzeko epea (info@zinea.eus) 2020ko martiaren 16tik bagilaren 30era artekoa dala.

Emoitzak, barriz, garagarrilean zabalduko dira zinea.eus webgunean.

Oinarrik begitu hemen.


Zinea.eus

Euskal Herriko zinemea dau ardatz eta euskerazko zineman finkatzen doan balio barrietan, besteak beste, albiste laburrak, erreportajeak, ikus-entzunezko alkarrizketak, kronikak, eretxi-artikuluak, kritikak eta aiamenak argitaratzen ditue.

Helburu nagusia da zinemazale guztiei euskal eta euskerazko ikus-entzunezko industriari buruzko informazino osoa eta kalidadekoa emotea, izan be, zinea.eus da euskera hutsean zinema gaiak jorratzen dituan hedabide bakarra.

Zinea, gainera, zerbitzu-bokazinoa dauen proiektua da, euskeraz eta doban emoten dauelako zinemeagaz zerikusia dauen informazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu