#EtxealditikEuskaraldira-gaz bat egin eta film proiekzino bateratua proponidu dabe

Bizkaie! 2020-04-27 12:43   Zinemea

Elkano eta Gartxot filmak ikusi ahal izango dira, hilaren 29an.

Euskerazko film biren emisino bateratua, horixe da Euskaraldiak martxan dauen Etxealditik Euskaraldira ekimenagaz bat eginez, EiTB, Tokikom eta Topagunearen eskutik gauzatuko dan proposamena.

Tokikom eta EiTBren arteko akordioa izan da proposamenari oinarria emon deutsona. Akordio horren ondorioz, datorren eguaztenean, apirilaren 29an, euskerazko film bi ikusi ahal izango dira euskerazko toki telebistetan eta ETB3 katean, aldi berean.

Filmak, esan bezela, aldi berean emitiduko ditue: 16:00etan, Elkano: lehen mundu bira ikusteko aukerea egongo da, eta 21:00etan, barriz, Gartxot.

Emisio bateratuak ondoko telebistetan ikusi ahal izango dira:

• 16.00etan Elkano: lehen mundu bira ETB3, 28 kanala, Erlo telebista, Goiena Telebista, Goierri Telebista, Hamaika Telebista, Kanaldude, Xaloa eta Oizmendi Telebistan eskainiko da. Telebistaz ez ezik, EiTB Nahieran eta Tokikomeko webguneen bidez be ikusi ahal izango da lehen film hau.

• 21:00etan Gartxot filma, barriz, Erlo telebista, Goiena Telebista, Goierri Telebista, Kanaldude, Xaloa eta Oizmendi Telebistan ikusteko aukerea izango dabe ikus-entzuleek. EiTB Nahieran be ikusgai egongo da.

Etxealditik Euskaraldira ekimenak bezela, hizkuntza eta ohiturak izan dira proposamenaren ardatz eta euskearazko ikus-entzunezkoez gozetako eta euskerazko produkzinoen konsumo-ohitura bultzatzeko” bat egin dabe telebistek.

Horrezaz gan, Eguaztena ikuslearen eguna izaten danez, zinemara joan beharrean, filma etxera eroatea zan Etxealditik Euskaraldira ekimenaren barruan, herritarrei egin behar geuntsen proposamena, aurreratu dau Euskaraldiko koordinatzaile Rita Aldabaldetrekuk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu