Basque Teamek bere kirolari eta teknikarientzako online zerbitzuakaz jarraitzen dau
2020-04-21 09:26 KirolaLan-prestakuntzeari, errendimenduari eta bardintasunari buruzko topaketak egingo ditue laster.
COVID-19 koronabirusaren pandemiak sortutako egoera barrira egokituz, Basque Team Fundazinoak hainbat alderdi landuko dituen online topaketak eskainiko ditu datozen bi asteetan; esangura horretan, Basque Teamek bere bekadunei eta euskal federazinoakaz batera gauzatutako bikaintasun-proiektuak ostzen dituen kirolari eta teknikariei zerbitzuak eskaintzen jarraitzen dau.
Lan-arloagaz lotutako prestakuntzak Ikaslan Bizkaia alkarteak emongo ditu: alkarte hori Basque Teamegaz alkarlanean dabil igaztik eta kualifikazino handiko irakasleak ditu, baita lan-merkatuaren beharretara egokitutako irakaskuntza modernoa eta kalidadekoa be. Eskolak emongo dira lanbide-profila identifiketako eta curriculum vitaea egiteko, enplegu-bilaketan baliabideen kudeaketea hobetzeko, lan-alkarrizketa bati aurre egiteko modua hobetzeko edo norberaren konturako ekintzailetzeari eta enpleguari buruzko ezagutzak handitzeko. Jarduerok 'Laneratzea' proiektuaren barruan kokatzen dira eta horren bitartez, Basque Team Fundazinoak kirolariei lagundu nahi deutse goi-mailako kirola itxi ondoren, lan-merkatuan sartzeko.
Topaketa digitalen bigarren blokea errendimenduari buruzko saioek osotuko dabe: Alde batetik, gorputz-mailako errendimenduagaz lotutako topaketak egingo dira, Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroko teknikariek eskainita eta ondoko gaietan sakonduz: nekea entrenamenduan, pulsometroaren erabilerea, indar-lana, erresistentzia-entrenamendua eta hilekoaren zikloak emakumeen kasuan errendimenduan dauen eragina. Bestalde, Maria Elena Quevedo pedagogia doktoreak adimenagaz lotutako gaiak landuko ditu, mindfulness kontzeptuan sakonduz: errendimendu altuan dauen eragina, onurak, lesioen prebentzinoan dauen eragina, emozino funtzionalen kudeaketea eta entrenatzaileei zuzendutako mindfulnessa.
Online topaketen blokea biribilduko da, kirolean bardintasunagaz lotutako alderdiak landuta; saio hau Zure taldekoak gara zerbitzuaren arduradunek eskainiko dabe. Zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzako Kirol eta Jarduera Fisikoko Sailak eta Basque Team Fundazinoak jarri eben abian, kirolean izaten diran sexu-abusu eta jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurrean arretea emoteko. Zerbitzua aurkezteaz gan, dinamika labur baten bidez, EAEn bardintasuna bultzatzeko eta indarkeria matxistea desagerrarazoteko moduari buruz hausnartu deien animauko ditue parte-hartzaileak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!