Euskal film labur bi, Annecyko animazio-jaialdi ospetsuan

Bizkaie! 2020-04-21 08:11   Zinemea

Bersino digitalean, bagilaren 15etik 20ra izango da.



Annecy Nazinoarteko Jaialdi
ak, animazinoari buruzko munduko topaketarik handienak euskal film labur bi hautatu ditu: Alberto Vázquez-en Homeless Home eta Izebe Oñederraren Lursaguak. Bizi-eszenak. Lehiaketea bagilaren 15etik 20ra bitartean izango da, modu digitalean, pandemiaren eraginez bertan behera geratu ez daiten. Albiste bikaina da euskal ikusentzunezkoen industriarentzat, momentu larria bizi dauelako COVID-19 koronabirusari aurre egiteko asmoz ezarritako geldialdiaren ondorioz.

Annecyk 94 herrialdetako 3.000 lan baino gehiago jaso ditu bere lau kategorietan: film laburrak, graduazino-filmak, telebistako filmak eta film komisionatuak. Munduko animazinoaren elitean dagoz euskal film labur biak, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren laguntzinoa jaso dabe. Danetara, 37 lan hartzen dituan film laburren kategorian lehiatuko dira biak; horreen artean Espainiako beste lan bi dagoz: Brasilegaz alkarlanean koproduzidutako Camila Katerren Haragia eta Begoña Arostegiren Ni.

UniKo produkzino-etxeko produktore ejekutiboa dan Iván Miñambresen eskutik Alberto Vázquezek zuzendutako Homeless Home film laburrak fantasiako uniberso jakin batean kokatutako istorio existentzialista eta soziala jorratzen dau. Proiektu hau UniKoren, Frantziako Autour de Minuit etxearen eta Madrilgo AltContent produkzino-etxearen arteko koprodukzinoa da. Miñanbresek Dekoratua lanagaitik Goya saria irabazi eban 2017an, eta 2019an Hilobi bat naiz film laburrarengaitik izentau eben, ibilbidean zehar egindako dozenaka aintzatespenen artean.

Bestalde, Izibene Oñederra azkoitiarrak Frantziako lehiaketan parte hartuko dau 2019ko Kimuak katalogoan sartu dan Lursaguak lanagaz. Filmak, gainera, Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi atalean parte hartu eban eta Malagako Jaialdiak, Animasivok (Mexiko) eta Zinebik be hautatu dabe. Sortzaile eta produktore gipuzkoarrak Beti Bezperako Koplak (2016), Berboc (2008), Amar (2010) eta Areka (2017) filmetan parte hartu dau. Annecyn, barriz, kontaketa ilun bat aurkeztu dau, giza izakereak esparru garaikidean dauen zereginari buruzkoa.

Aurtengo Annecyko aukeraketan ordezkaritza handiena daben herrialdeak Frantzia, Ameriketako Estadu Batuak, Erresuma Batua, Kanada, Alemania, Txina eta Hego Korea dira.

Edizino digitala egingo daben arren, 2020ko jaialdiaren zati bat 2021era atzeratu dabe Afrikako animazinoari omenaldia egingo deutse datorren urtean, jaialdiaren 60. urteurrenaren harira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu