Eusko Jaurlaritzeak eta Zineuskadik administrazino prozeduren behin-behineko epe barriak iragarri ditue

Bizkaie! 2020-04-17 09:25   Zinemea

Deialdia apirilaren 29an zabalduko da eta maiatzaren 29an zarratu.

COVID-19 birusak eragindako krisiaren aurrean zinema-aretoetan eta zirkuitu alternatiboetan euskerazko filmen merkataritzako estreinaldiak bultzatzeko ekimenak laguntzeko deialdia aurreratzea erabaki dabe Eusko Jaurlaritzeak eta Zineuskadik. Esangura horretan, deialdia apirilaren 29an zabalduko da eta maiatzaren 29an zarratu.

Ikus-entzunezkoen proiektuen garapenaren aldeko dirulaguntzinoen epe-mugea, barriz, maiatzaren 25erarte luzatu da.

Gidoien idazketarako laguntzinoen epea apirilaren 29an amaituko da.

Eskaerak ahalik eta arinen bialtzea komenidu da diru-laguntzinoa be ahal bezain laster kudeatu deien.

Dana dala, kontuan izan biziten gagozan egoerea sano gorabeheratsua dala eta, zarratzeko datak aldatu egin daitekezala.

Azken buruan, eskaera guztiak info@zineuskadi.eu helbide elektronikoaren bitartez kudeatuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu