Iban del Camporen 'Espedizino Handia' (Kimuak, 2018) online estreinauko da

Bizkaie! 2020-04-16 12:14   Zinemea

Indiehome TV plataforman dago eskuragarri 0,99 euroan.

Filmak zinema jaialdietan izan dauen ibilbidea amaitu ondoren eta online eskaintzeko momentua heldu danean, egunotan interneten dagoan kultur edukiak debalde eskaintzeko jokerea irauli eta konfinamenduan bertoko kulturea konsumidutearen aldeko apustua egin nahi izan dau Iban del Campo zuzendariak.

Inork ez dau dudan jarten supermerkaduan, okindegian edo gasolindegian konsumiduten dogunagaitik pagau behar izatea eta streaming plataforma erraldoien harpidetza kuotak pagetako orduan bardin, baina zer jazoten da tokiko sortzaile edo zinemagile indiakaz?

Bertokoa konsumidu berton produzidu daiten dinoe baserritarrek, kultureak salbetan gaitu zorakeria honetatik. Baina sortzaileok gure edukiak doban eskaintzen baditugu, zoratuta eta suntsituta aterako gara zulotik.


Espedizino Handia (Kimuak, 2018)

2018ko Zinemaldian eta Lekeitioko Zine Bileran aurkeztu zan film laburra eta 40 zinema jaialdi ospetsuren artean aukeratua izan da Kimuaken banaketa lanari esker (Abycine, Medina del Campo, Filmets, Bildur eta Fantasiazko Donostiako Astea, FANT Bilbao Fantasiazko Zinemaren Jaialdia, Edinburgoko Nazinoarteko Zinema Jaialdia edo Cinespaña Toulouse).

Film laburra mundu osorako eskuragarri dago sarean, euskerazko jatorrizko bersinoan, gaztelania, ingeles, italiera, frantses eta portugesezko azpitituluakaz.

Zientzia fikzinoko film laburrak esangura barri bat hartzen dau konfinamendu garai larriotan, aukeratutako gitxi batzuen izar arteko espedizino bat planteauta, Lurrean gizateria desagertzen dan bitartean.

Ikusi trailerra hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu