Frantziako Tourra abuztuaren 29an hasiko da
2020-04-16 08:05 KirolaItaliako Giroa urrian eta Espainiako Vueltea zemendian jokatuko dira.
UCI, Txirrindularitzaren NaziNoarteko Alkarteak emon dau erabagiaren barri: Frantziako Tourra COVID-19aren pandemiagaitik hile bi atzeratuko dala, hain zuzen be. Urteko hitzordurik garrantzitsuenetakoa, Frantziako Tourra, abuztuaren 29an hasi eta irailaren 20an amaituko da, Italiako Giroa urrian eta ondoren Espainiako Vueltea.
Tourra atzeratu edo bertan behera ixtea zehazteko bilera jentetsuan erabagi da Italiako Giroa urrian izatea eta zemendian, barriz, Espainiako Vueltea.
Ezustekorik ez bada, Munduko Txapelketak irailaren 20tik 27ra jokatuko dira Aigle-Martignyn (Suitzan).
Kontuak kontu, oraingoz ez dago jakiterik Milan-San Remo (Italia), Flandriako Tourra (Belgika), Paris-Roubaix (Frantzia), Lieja-Bastogne-Lieja (Belgika) eta Lombardía (Italia) lasterketak.
Horrezaz gan, Euskal Herriko errepideetako lasterketak noiz jokatuko diran ez dago zehaztuta, berbarako, Donostiako Klasikoa
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!