Zineuskadi 2020 laguntzino deialdia, martxan

Bizkaie! 2020-04-02 13:14   Zinemea

Laguntza eskaerak jasoteko epea maiatzaren 4an amaituko da.

Zineuskadiko webgunean eskuragarri dago fikzinoko eta animazinoko film luzeak eta sorkuntzazko dokumentalak sustatzeko eta publizidadea egiteko laguntzen deialdia.

Kontuan hartu puntu bi gehitu dirala oinarrietako 3. puntuan, Onuradunak atalean. Irakurri oinarriak hemen.

Laguntza eskaerak jasoteko epea hilebetekoa izango da eta maiatzaren 4an amaituko da. Eskaerak I. eranskineko eskaera-ereduan formalizauko dira eta helbide honetara biali behar dira: info@zineuskadi.eu

Informazino gehiago hemen: gurutze@zineuskadi.eu / +34 943 287 406.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu