Kimuak 2020 deialdia atzeratu egingo da

Bizkaie! 2020-04-02 11:08   Zinemea

Lanean segiduten dogu atzerapen hori ahalik eta txikiena izan daiten.

Egungo pandemiak eragindako konplikazinoen eta ziurbakotasunaren aurrean, Kimuak osotzen dogun erakundeok, hau da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Filmategia Fundazinoak, euskal film laburren sustapena eta banaketa programa honen 2020ko aukeraketa prozesua atzeratzea erabagi dogu.

Konfinamenduak eragindako egoereak deialdiaren edegierea atzeratzen behartzen gaitu, baina lanean segiduten dogu atzerapen hori ahalik eta txikiena izan daiten eta 2020an eproduzidutako film laburren ibilbideari kalterik egin ez daiotson.

Euskal ikus-entzunezkoen industriako hainbat eragilegaz eten barik hartu-emonetan gagoz eta datozen asteetan informazino zehatzagoa emon ahal izatea espero dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu