Maiatzaren 1era arte luzatu da V. Zinetika Jaialdiaren deialdia

Bizkaie! 2020-04-01 11:08   Zinemea

COVID-19 birusak eragindako ezohiko egoerearen ondorioz dator erabagia.

Jantzen, ikus-entzunezko arteen, teknologiaren eta gorputzaren arteko loturak jorratzen dituan nazinoarteko hitzordua da Zinetika, bideojantzako film laburretan, performanceetan, instalazinoetan, lantegietan eta masterclassetan oinarritutako programazinoa dauena. Zinetika plataforman hainbat esparru artistikotako eta jatorritako erakundeek eta sortzaileek kultura-esperientzia aberasgarriak konpartiduten ditue.

Aukeratuko dituen obrak hurrengo edizinoan erakutsiko dira, hau da, datorren udagoienean Iruñean, Donostian eta Bilbon egingo dan jaialdian.

Konsultau eizuez parte hartzeko baldintzak hemen.


2019ko Zinetikako Film Onena: Sisters, Daphne Lucker, 15 min. 2018 NL





Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu