XIII. Huhezinema online: erantzun bikaina aurten
2020-03-30 07:55 ZinemeaKanal bat zabaldu dabe Filmin eta Huhezinemako antolatzaileek lankidetzan.
Euskal Film Laburren Jaialdiaren hiru egunak konfinamendua alaitzeko asmoagaz etorri dira aurten eta Horror story lelopean eta abenturea behar zana baino bildurgarriagoa izan ostean, Huhezinemaren 13. edizinoko sail ofizialean aurkeztutako 66 film laburrak ikusita, hamar sari emon ditugu eta hamar mila gauza ikasi. Eskerrik asko parte-hartzaile, ikusle, babesle eta edizino hau online egitea posible egin dozuen guztioi. XIII. Huhezinema etxean geratu da eta zuokaz batera erronka bildurgarri hau aurrera eroatea lortu dugu. Hurrengo urterarte!
Hona hemen sarituen zerrendea:
Sail Ofiziala:
- Goiena Saria (Euskerazko film onenari): Kresala (June Laka), 1000 €
- Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien txertatuta dauen film laburra): El infierno (Raúl de la Fuente), 700 €
- Vertigo Saria (MUko ikasleek ostutako epaimahaia): Pepita (Iñaki Tena), 400 €
- Ikusleen Saria: Pepita (Iñaki Tena), 300 €
- La Horrorosa Saria (Fantasiazko edo bildurrezko film labur onena): Idoia (Mikel Carrillo), (Donostiako fantasiazko eta bildurrezko zinemearen asterako pase oso bi.
Mu Ikasleen Saila:
- Fikzino Onenaren Saria: Tua (Ane Miren Nafarrate eta Uxue Botas), 200€
- Dokumental Onenaren Saria: Bizilagun (Pablo Anza), 200 €
- Argazki Onenaren Saria: Zuloan (Ogeita4 enpresea), 1.500 euroan balorautako kamera ekipamendua.
- Ikusleen Saria:Iihesi (Jon Lozano eta Marta Salvador), 100 €
- Kartelik onena: Lara Gonzalez (200 €).
Filmin eta Huhezinemako antolatzaileok, lankidetzan
Kanal bat zabaldu dogu Filminen eta bertan, Huhezinemagaz 13 urteotan loturea izan daben egileen lanak ikusteko aukerea dago. Filmineko hilebeteko kodeen zozketea instagramen da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!