Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, bertan behera
2020-03-26 11:08 ZinemeaApirilaren 23an izan da hastekoa.
Donostia Kulturak eta Udaleko Giza Eskubideen Bulegoak azaldu dabenez, aurreikusita egon diran fetxetan Giza Eskubideen Jaialdia egin ezkero, ezin izango litzateke berme osoz egin, Covid-19 gaixotasunari aurre egiteko neurriak dirala eta. Hortaz, aurtengo edizinoa bertan behera ixtea erabagi dabe, gizarte erantzunkizunagaitik.
Apirilaren 23tik 30era egitekoa izan da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 18. edizinoa. Dagoeneko ondo finkatutako hitzordua da Euskal Herriko zinemagintzearen panoraman, eta atzerrian be ezaguna da. Zaleek eta sortzaileek, baina, ezin izango dabe aurten preparautakoaz disfrutau. Ikasleentzat goizetan egiten diran proiekzinoak be bertan behera itxi ditue.
Dana dala, aurtengo etenak ez dau antolatzaileen lanerako gogoa apalduko. Antolakuntzeak, orain inoz baino gehiago, konpromisoa agertu nahi dau pentsetan jarriko gaituan eta aztarnea itxiko dauen kultura eraldatzaile baten alde, giza eskubideen urraketak salatuko dituana, eta alkartasunaren zein enpatiaren aldekoa, adierazo dabe ohar baten. Bardin jarraituko dogu lanean urte osoan askotariko ekimenak sustatzen eta programazinoa eskaintzen, egoereak modua emoten badau.
Bestetik, Filmin plataformeagaz lankidetzan kanal bat edegi dabela jakin eragin dabe Giza Eskubideen Zinemaldiko arduradunek. Bertan eskuratu leitekez aurreko urteetako edizinoetako filmak, saritutako zuzendarien filmografiak, emakumeek egindako film sozialen bildumea eta euskal produkzinoen atala. Ikusi kanala hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!