Pozik kirolariak Tokioko Joko Olinpikoak bertan behera itxi ondoren
2020-03-25 08:07 KirolaBasque Teameko Virginia Diaz, Iñigo Llopis, Ariane Ochoa eta Asier Garcia plangintzak aldatzen hasi dira.
Oraintsu Australiak eta Kanadak Tokioko Joko Olinpikoetan ez parte hartzeko erabagiaren ondoren, azkenean agintarien erabagi ofiziala etorri da: Tokiokoak urtebete atzeratuko dira. Mundu mailan kirolariak pozik dagoz erabagia lehenago hartu behar izan zala adierazo arren.
Egoera horren aurrean, Basque Teameko Iñigo Llopis ugerlariak badaki orain denporaldia zelan atondu eta pozik dago erabagiagaz: Jokoak amesa dira kirolariontzako eta barri ona da Jokoak behar dan moduan preparau ahal izatea. Llopis Tokioko Paralinpiar Jokoetan lehiatzeko asmoz ebilen entrenetan, gitxieneko markea eukalako horretarako. Iñigorentzat Tokiokoak bigarren Jokuak izango dira, Rioko Paralinpiar Jokoetan be parte hartu eban eta.
COVID-19 koronabirusak goi mailako kirolean ezinegona eragin dau baina orain Tokioko Jokoak 2021eko udea baino lehen egingo dirala jakinda, denporaldia atontzen hasteko ordua da, agintariek alarma egoereari agur esaten deutsienean.
Virginia Diaz arraunlariak be uste dau, W2 kategorian, Ana Cidegaz batera irabazitako plazea sano garrantzitsua dala eta Tokiokoak lehenengo Jokoak izango dirala kontuan hartuz, ilusino handiz egingo ditu entrenamenduak aurrerantzean.
Asier Garcia, barriz, Paralinpiar Jokoetan lehiatuko da eta 2019ko Europako Txapelketan sailkatu ostean, diploma olinpikoa irabazi eban 2016an Londresen eta zidarra, barriz Rioko 2016ko Jokoetan. Urtebete gehiago dago orain plangintza eta entrenamenduetarako eta kirolari danontzako ona dala hori aderazo dau.
Ariane Ochoa surflaria Jokoetarako sailkapen prozesurako baliogarria dan El Salvadorreko Munduko txapelketarako entrenetan ebilen eta konfinamenduarena ondo daroala adierazo dau, erronka moduan hartu dauelako: egunero nire burua entreteniduta eukiten saiatzen naiz. Oraingoz ondo nabil. Edozelan be, Jokoak azteratzea erabagi zuzena dala esan dau holan sasoiari eutsi ahal izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!