Leioako Umore Azokeak 2020ko 43 konpainiak aukeratu ditu
2020-03-24 12:55 KultureaEgitarau anitz, original eta dotorea atondu dabela dinoe antolatzaileek.
Maiatzaren 14tik 17ra egingo dabe XXI. Leioako Umore Azokea, Covid-19 gaixoaren kontrako neurriek bestelakorik agintzen ez badabe. Egitarauaren ardatza izango diran 43 konpainiak aukeratu ditue. Batzorde Artistikoak ez dau lan makala izan, mundu osoko 540 proposamenen artean aukeratu behar izan dauelako. Azokea kaleko arteen alorrean erreferentea dala erakusten dau horrek, Leioako Udalaren arabera.
Jatorriari jagokonez, orekea bilatu dabe antolatzaileek, bertoko zein kanpoko taldeek euren lanik ikusgarrienak erakusteko tartea izan deien. Euskal Herriko 20 konpainia sartu ditue programa ofizialean, beraz, ia erdiak bertoko artistak izango dira. Espainiako erkidego autonomoetatik be makina bat etorriko dira Leioara, 18 hain zuzen, gehien Kataluniatik (bost). Azkenik, beste bi etorriko dira Frantziatik, eta bana Kenia, Japonia eta Ukrainiatik.
Antzerki, zirku, jantza, performance, musika, txotxongilo, jantza bertikal, clown, olgeta, magia eta mimika arloko 115 emonaldi eskainiko ditue horreek konpainiek, doban eta Leioako kale, plaza eta txokoetan. Horri esker, aurtengo edizinoak egitarau anitz, original eta dotorea dakarrela uste dabe antolatzaileek.
Nobedaderik handienak euskal konpainien partetik etorriko dira, Leioan hamar estreinaldi egingo ditue eta. Espainiarrek beste hamar estreinaldi eroango ditue, eta, hortaz, danetara hogei obra lehenengoz Umore Azokan ikusiko dira. Espainiako beste lau estreinaldi be badagoz programan.
Alarma egoerea, momentu honetan, apirilaren 11ra arte aginduta dago, eta ez da baztertzen egoera hori eta itxialdian pasau beharreko denporea luzatzea. Hartara, Leioako Umore Azokea kolokan egon leiteke, hasieran emondako fetxetan behinik behin, maiatzaren hasierea laster baten datorrelako. Leioako Kultura Sailak zera adierazo dau: Azken unera arte Umore Azokea egiten ahalegindu behar dogu, inork aurreikusi bako egoera honen eragina oso modu gogorrean jasaten dagoan arte eszenikoen sektorean dauen eragin positiboagaitik.
Euskal konpainien zerrendea
Dimegaz
El Mono Habitado
Eva Guerrero
Gag Street Boys
HIKA Teatroa
Hortzmuga Teatroa
Hutsun+Ortzi
Kolektivo Konika
La Banda Teatro Circo
Markeliñe
Muyuyay
Olatz Gorrotxategi
Proyecto Larrua
Rojo Telón
Sarini zirko
Zioamara Hormaetxe Company
Zirkozaurre
Beste konpainiak
Circle of Trust (Aragoi)
Cía Locamotiva (Andaluzia)
Compañía IO (Andaluzia)
Cirkompacto (Galizia)
Maintomano (Gaztela eta Leon)
unahoramenos producciones, S.L. (Kanariar Ugarteak)
Cia Passabarret (Katalunia)
Cia. Pau Palaus (Katalunia)
Circ Vermut (Katalunia)
Fun Dan Mondays (Katalunia)
Industrial Teatrera (Katalunia)
Kanbahiota/Producciones Chisgarabís SL (Madril)
La Chivata Teatro (Madril)
Nueveuno (Madril)
Nacho Vilar Producciones & Yllana (Murtzia)
Ameba Teatre (Valentziako Erkidegoa)
Col.lectiu F.R.E.N.E.T.I.C (Valentziako Erkidegoa)
Titoyaya Dansa (Valentziako Erkidegoa)
Nicanor de Elia (Frantzia)
B-side+ Vaya (Frantzia/Portugal/Italia/Txile)
to R mansion (Japonia)
The Black Blues Brothers (Kenya)
Dekru (Ukraina)
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!