Etxean kirola egiteko aplikazinoa bilbotar guztientzat
2020-03-24 10:43 KirolaBilbao Kirolak erakundearen ekimena da, itxialdian ariketa fisikoa egin behar dalako.
Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak erakundearen bidez, aplikazino barri bat atondu dau, etxean kirola egiteko jarraibideak emoten dituana. Izan be, Covid-19 gaixotasunaren eraginezko itxialdian jente askok ezin dau etxetik urten, baina inportantea da ariketa fisikoa egiten segidutea. Aplikazinoa librea eta dobakoa da nahi daben bilbotar guztientzat, Bilbao Kirolak-eko abonadu izan zein ez.
Bakotxaren premia eta erritmora egokitutako entrenamendu-errutinak batzen dira aplikazinoan, etxetik urten barik egiteko modukoak. Banaka zein familian egiteko ariketak dagoz aukeran. Aplikazinoan sartzeko loturea hemen.
Erabiltzaile-izena eta pasahitza behar dira aplikazinoa erabilteko, baina horreek doban eta erraz eskuratu leitekez. Bilbao Kirolak erakundeko abonaduek posta elektronikoan jasoko ditue beharrezko datuak; abonadu ez diranek jagoken udal kiroldegira deitu beharko dabe telefonoz, eta handik emongo deutsiez erabiltzaile izena eta pasahitza. Udal kiroldegien zerrendea eta kontaktuak ikusteko, zein beste zalantza batzuetarako, jo helbide honetara.
Bilbao Kirolak-ek gogoraratu eragin dau jarduera fisikoa bizi-ohitura osasungarria dala, eta onuragarria edade guztietako personentzat, ikuspegi fisikotik eta psikologikotik. Jente guztia kirola egitera animetako, #Zuekereeginkirolaetxean traola darabil Bilboko Udalak sare sozialetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!