Berreginen Museoa modu birtualean dabil

Bizkaie! 2020-03-24 10:07   Kulturea

Itziar Martija izango da bideo bitartez berbaldia emongo dauena.

Bilboko Berreginen Museoak Obrea bere testuinguruan zikloaren ekitaldi berezia eskainiko dau martian, modu birtualean, Itziar Martija teknikariaren eskutik. Ekimen honen bidez, Bizkaiko erakundeak lanean jarraitu nahi dau programazino ofiziala beste modu batean eskaintzeko eta, holan, erretiro-egun honeetan etxeko jarduerak sustatzeko.

Martian, Herkulanora eroango dau publikoa Obrea bere testuinguruan zikloak. Azken berbaldian, Vesuviok lurperatutako urietan Borboiek XVIII. mendean egindako lehen indusketei buruz berba egin bazan, orain denporan aurrera egingo da, gaur egun aire zabalean ikusi daitekeen Herkulanoren zatia ezagutzeko, munduan parekorik ez dauen uri-aztarnategia.

Ponpeia ez bezela, egun batean erromatar Herkulano izan zanaren heren bat baino ezin da ezagutu oraindino. Alabaina, haren kokapenagaitik eta lurperatua izan zan moduagaitik, indusketek upealako aztarnak azaleratu ditu, K.a. 79. urteko erupzinoaren biktima izandako gainerako urietan ezin ikus daitekezanak: horreei esker, ezaugarri horreetako uri bateko eguneroko bizimoduaren alderdi ugari berreregi daitekez. Eguneroko gorabehera horreek dira ardatz maiatzaren amaierara arte Bilboko Berreginen Museoan ikusgai egongo dan Altxor Elektrikoak erakusketan. Erakusketako errepliketako bakar batek baino ez dau kopietan Herkulanon berreskuratutako objektu bat, baina ikusgai dagozan objektuen formak eta erabilerak ohikoak ziran uriko erromatar domusetan.

Bilboko Berreginen Museoak 2019-2020 ikasturtean, Obrea bere testuinguruan tematizau bat eskaintzea erabagi dau. Berbaldi ezaguna, bildumako pieza bat hilean behin aztertzen dauena eta dagoeneko 10 urte baino gehiago dituana, Valladolideko Eskulturaren Museo Nazionaletik datorren Altxor Elektrikoak aldi baterako erakusketa barrian oinarrituko da. Holan, erakusketea Bizkaiko erakundean orain arte ikusitako handienetako bat da eta jarduera horretan parte hartuz be ezagutu ahal izango da.

Martiko online jarduera hau doban da eta interesa dauen publiko guztiarentzat zabalik dago. Zikloa Museoaren programazinoaren erreferente bihurtu da dagoeneko, eta hori sendotzen dau alderdi pedagogikoan eta kulturalean. Hori dala eta, erakundeak hilebete honetan modu birtualean eskaini gura dau.

Bilboko Berreginen Museoa 2006ko zemendian berreregi eben Mariaren Bihotzaren antxinako eleizan eta Bizkaiko uriburuko zaharrenetako bat da: orain 80 urte sortua, bere modukoen artean onenetakoa da, erakusten dituan berreginen hautaketearengaitik eta kalidadearengaitik.

Nork nahi dau Obrea bere Testuinguruan online jarraitu? Gozau Berreginen Museoaren berbaldirik ezagunena martian modu birtualean, berrogeialdian azpertu ez gaitezan.

Kontuak kontu, bideo-berbaldia martiaren 26an izango da, 18:00etan, Facebook eta Instagrameko kontu ofizialetan. Momentu horretatik aurrera, erabiltzaile bakotxak berbaldia etxetik gozau eta komentau ahal izango dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu