Kirolaren Euskal Eskoleak e-learning programa bat abiarazo dau
2020-03-18 08:30 Kirola1.000 kirol teknikari baino gehiago trebatu ditue.
Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren mende dagoen Kirolaren Euskal Eskoleak kirol teknikarientzako etengabeko prestakuntza eskaintzen jarraituko du datozen egun eta asteotan, e-learningeko plan baten bitartez (urrutiko prestakuntza eta autoprestakuntza). Erabagi horrek Larrialdiei Aurregiteko Euskadiko Bidearen aktibazinoa eta martiaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan ezarritako larrialdi egoerea ditu jatorri, horrek ohiko prestakuntza-eskaintzea aldatzen behartu gaitualako. Bide barri honen bitartez, igaztik jorratzen dabizen eraldatze digitaleko prozesua indartu eta bizkortu gura dau Kirolaren Euskal Eskoleak.
Kirolaren Euskal Eskoleak eraldatze digitaleko prozesu bat abiarazo eban 2019. urtean eta apustu horri esker, 1.000 kirol teknikari baino gehiago trebatuu ditu azken hileotan. Prestakuntza-arloek jarduera fisikoaren gai guztiak jorratzen ditue: kudeaketea, kirol prestaketea edota kirol zuzendari, teknikari eta entrenatzaileentzat interesgarriak diran bestelako gaiak.
Orain, Covid-19 birusa zabaltzeak ekarri dauen egoerearen harira, Kirolaren Euskal Eskoleak eraldatze digitaleko prozesu hori indartzea eta bizkortzea erabagi dau. Prestakuntza eta hezkuntza-eginkizuna ez etetea da helburua eta horretarako kirol teknikarien etenbako prestakuntzeari loturiko hezkuntza-egitura ezbardinetan oinarritutako e-learningeko plan bat (autoprestakuntzea eta urrutiko prestakuntzea) eskainiko dau.
1.- Online berbaldiak, kirolaren zientziei loturiko gai ezbardinei buruzkoak. Kirolaren Euskal Eskolearen bideo-kanalaren bitartez eskainiko dira eta hizlariei galderak egiteko aukerea eskainiko dau.
- Eguneratzea indar-entrenamenduan
- Eguneratzea erresistentzia-entrenamenduan.
- Kirol espezialidade ezbardinetako metodologia.
- Indarkeria kirolean prebeniduteko ekintzak.
- Genero-ikuspegia txertatua daben kirol politikak.
2.- Intereseko arloen inguruko ikastaro monografikoak, Kirolaren Euskal Eskolearen kanpus birtualaren bitartez
- Telelan-erremintak kirol arlorako.
- Lehen sorospena kirolean.
- Bardintasunagazko sensibilizazinoa.
- Teknologien erabilera arduratsua edade txikikoen kirolaren arloan.
- Kirola eta desgaitasuna.
- Kirol jokabidearen oinarri psikosoziopedagogikoak.
3.- Web-mintegiak eta ikasgai magistralak
- Kirola eta iraunkortasuna.
- Giza-lekualdatzeen analisia.
- Komunikazinoa, indarkeriari aurre egiteko.
Prestakuntza-jarduera horreek doban dira. Parte hartzeko, ondoko webgunean izena emoteko bideak erabili behar dira. Kirolaren Euskal Eskolearen newsletterrean be izena emoteko aukerea egongo da. Prestakuntza-jarduera bakotxean eskaturiko gitxieneko baldintzak bete dituen ikasle guztiek aprobetxamendu-egiaztagiri bat jasoko dabe. Informazino gehiago behar izan ezkero, posta bat bialdu kirolekola@euskadi.eu helbidera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!