'Ilargi Guztiak. Todas las lunas' lanaren filmazinoa atzeratzea erabagi dabe
2020-03-18 10:00 ZinemeaIgor Legarreta bilbotarraren 2. filma da.
Lau bat hilebete lanean ibili ostean, produkzino lanak bertan behera ixtea erabagi dabe COVID-19 birusa ez daiten zabaldu agintariek emondako aholkuei eutsiz.
Hiru bat aste faltako dira filmazinoa amaitzeko eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroan lan egiteko asmoa dauka zuzendariak.
Igor Legarretaren (Cuando dejes de quererme, 2017) bigarren pelikulan Itziar Ituño, Josean Bengoetxea eta Haizea Carneros dira protagonista eta osorik euskeraz filmauta dago. Umezurtz batek, Haizea Carneros, argiaren bila egindako bidaia da oinarria.
Filma Arcadia Motion Pictures, Kowalski Films, Pris&Batty Films eta Ilargia Films-en koprodukzinoa da Frantziako Noodles Production-egaz batera. EiTB eta RTVE-ren babesa dauka eta ICAA, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazinoa.
Banaketeaz eta mundu mailan zabaltzeaz, barriz, Filmax arduratuko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!