9 lan, 33 herri eta 73 minutuko koktela XVII. Laburbiran
2020-03-04 08:20 ZinemeaSestaoko Udal Euskaltegian hasi eta Izarrako Kultur Etxean amaituko da Laburbira.
Datorren astean, martiaren 9an, martxan jarriko da XVII. Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitua eta apirilaren 8ra arte 33 herritan zehar ibiliko da Euskal Herriko eta kanpoko hainbat herritan, berbarako, Londresen, Parisen, Valentzian eta Valladoliden.
- Bizkaian: Sestao, Gamiz-Fika, Dima, Algorta, Romo, Larrabetzu, Ermua, Igorre, Areatza.
- Gipuzkoan: Orereta, Orio, Usurbil, Zumaia, Arrasate, Antzuola, Hernani, Elgoibar, Bergara, Ordizia, Deba, Irun, Oñati, Soraluze.
- Araban: Gaubea, Arespalditza, Gasteiz, Biasteri, Izarra.
- Nafarroan: Larraintzar.
Aurten 27 lan aurkeztu badira be, 9 lan aukeratu izan dira erakusteko, 73 minutuko koktela osotuz. Horreetariko batzuk 2019ko jaialdi askotan aurkeztu izan ziran, Anti Zinebi Jaialdian, Pil Pil Euskal Zine Bileran eta Harria Herria Mendifilm Festival Jaialdian.
XVII. Laburbirara 27 ikus-entzunezko lan aurkeztu badira be, 9 film labur izango dira urte honetako protagonistak, guztiak 2018tik 2020ra bitartean egindakoak.
Igaz bezela emakume zuzendariek presentzia handia izango dabe edizino honetan, izan be, zirkuitu ibiltaria osotzen daben 9 filmetatik 6 emakumeek zuzendutakoak dira. Horreetako batzuk hasibarriak badira be, Janire Etxabe, Maitane Eyheramonho edota ikus-entzunezkoen ikasle talde bat esaterako, badagoz eskarmentu handiko sortzaileak be, berbarako, Kristina Zorita, Yolanda Mazkiaran eta Amaia San Sebastian.
Honako honeek osotzen dabe XVII. Laburbira:
- Gau Beltza (Euskaltzaleen Topagunea).
- Urak dakarrena (Marilin taldea).
- Anti (Josu Martinez).
- Tigre bat (Amaia San Sebastian).
- Pil Pil (Kristina Zorita).
- Mamarro (Ibon Iza Totorika).
- Kateak (Yolanda Mazkiaran).
- Jauzi bat eta Prixt (Maitane Eyheramonho).
- Harria Herria (Dimegaz Kultur Elkartea)
Johana Olabarria, Laburbirako antolatzailearen esanetan, azkenaldiko ikus-entzunezkoen urrezko denporaldiak argi erakusten dau euskerazko lanen kalidadeak gora egin dauela nabarmen eta beste urte batez, Laburbira, honen erakusgarri izango da.
XVII. Laburbirearen inguruko zein film bakotxaren ganeko informazinoa webgunean dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!