Finalean da Sumendiola bete poto
2020-03-02 08:35 BertsolaritzeaKakiturriko gladioloreak baino gehiago izan da Aguraingo finalaurrekoan.
Finalaurrekoen fasea hasi da Arabako Kuadrillarteko Txapelketan. Zapatu honetan, zezeilaren 29an, eta hurrengo zapatuetan, fase horretako saioak jokatuko dira, finalean nortzuk kantauko daben erabagiteko. Dagoeneko, Aguraingo saioa amaituta, finalista bat badago: Gasteizko Sumendiola bete poto.
Giro onean eta mokadutxua jan ondoren hasi zan Aguraingo saioa, Marta Ugarte gai-jartzailearen aginduetara. Sumendiola bete potoren izenean, honeek bertsolariak agertu ziran oholtzan: Maddi Juaristi, Gerezti Unanue, Oier Lakuntza, Julen Martiartu eta Beñat Garaio. Kakiturriko gladioloreak taldean, Juan Mari Juaristi, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Xabi Rico eta Ander Aranburu.
Ariketa kolektiboak izan ziran nagusi saioan: Binaka ofizioetan, hirunaka koplatan, asmakizuna hirunaka... Agurrak be taldeka preparau zituen, baina ez ziran puntuagarriak. Epaileek erabagi eben Sumendiola bete boto ibili zala ondoen, eta finalerako txartela talde horrentzat izan zan.
Hurrengo finalaurrekoa zapatuan, martiaren 7an, izango da, Aramaion. Herri horretako Izenbakuek eta Zalduondoko Lautadako ahuntzak izango dira nor baino nor. Amurrion, hilak 14, Errexala eta Konde basoko iluek izango dira lehiakideak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!