Euskadiko Unibersidade-Kiroleko Txapelketako sariak emon ditue
2020-02-26 13:33 KirolaBingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak XX. Euskadiko Unibersidade-Kirol Txapelketako sari-banaketan parte hartu dau gaur goizean. Hitzordu horretan Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU), Deustuko Unibersidadeko eta Mondragon Unibersidadeko 468 ikaslek parte hartu dabe. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak urtero laguntzen dau txapelketea, 25.000 euroko laguntza ekonomikoaren bidez. Aurten barrikuntzetako bat da taldekako kirol modalidadeetako irabazleak zuzenean joango dirala Espainiako Unibersidade-Txapelketara, Euskadi ordezkatuz.
Txapelketea Leioako Unibersidade Kiroldegian eta Fadurako (Getxo) kirol instalazinoetan egin da eta bertara heldu dira unibersidade bakotxean egindako txapelketetan nagusitu diran ikasleak. Txapelketeari amaierea emoteko, sari banaketea egin da Fadurako kiroldegian eta bertan izan dira, sailburuagaz batera, Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, Patxi Juaristi EHUko errektoreordea eta Amaia Agirre Getxoko alkatea.
Zupiria sailburuak lehiaketa honek jarduera fisikoari emoten deutson bultzadea azpimarratu dau: Unibersidade bakotxak antolatutako lehiaketek eta Euskadiko Unibersidade-Kirolaren Txapelketek jarduera fisikoa bultzatzen lagundu eta oso momentu egokian egiten dabe: unibersidadearen garaian, gazte askok kirola egiteari ixten deutsien momentuan. Era berean, hitzordu honek aukerea emoten deusku euskal unibersidadeen artean zubiak eregi eta alkar hobeto ezagutzeko.
Danetara, txapelketa honetan 26 diziplina jokatu dira: saskibaloia (gizonezkoak eta emakumezkoak), eskubaloia (gizonezkoak eta emakumezkoak), futbol 7 (gizonezkoak eta emakumezkoak), areto futbola (gizonezkoak eta emakumezkoak), padela (gizonezkoak eta emakumezkoak), errugbia 7 (gizonezkoak eta emakumezkoak), banakako tenisa (gizonezkoak eta emakumezkoak), banakako frontenisa eta binakakoa (gizonezkoak eta emakumezkoak), futbol 11 (gizonezkoak eta emakumezkoak), paleta goma eta larrua (gizonezkoak), xakea (mistoa), artaburuak (gizonezkoak eta emakumezkoak), esku pelota eta bikoteak (gizonezkoak), mahai-tenisa (gizonezkoak eta emakumezkoak), sokatirea (gizonezkoak, emakumezkoak eta mistoa) eta boleibola (emakumezkoak). Euskadiko Unibersidade Kiroleko Txapelketa honetan jokatutako lehiaketek amaierea emon deutsee aldez aurretik campusetan egin diran lehiaketei, lehenengo campusen barruan eta, aurrerago, unibersidade mailan antolatutakoak. Sexuari jagokonez, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU), Deustuko Unibersidadeko eta Mondragon Unibersidadeko 218 emakumek eta 250 gizonek parte hartu dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!