'Boonie Bears: Abentura historiaurrean', barikuan zinema-aretoetan
2020-02-26 12:56 ZinemeaZinema Euskeraz programeari esker egongo da filma ikusgai.
2020ko bigarren filma dakar Zinema Euskeraz programeak, Boonie Bears: Abentura historiaurrean. Barikuan, hilak 28, estreinauko dabe, euskerara bikoiztuta, Hego Euskal Herriko zinema-areto ugaritan. Umeentzako eta familia guztiarentzako aproposa da marrazki bizidunetako film hau.
Istorio honetan, hartzak eta Vick aizkolaria iraganean harrapauta geratu dira, historiaurreko piztia bildurgarriek ingururatuta. Euren denporara bueltetako ahaleginean, makina bat abentura eta bizipen pasauko ditue protagonistek: Vick eta Bramble antxinako gizakien tribu batek bahituko ditu eta Briar hartzak Feifei otsoa ezagutuko dau.
Leon Ding txinatarrak zuzendu dau pelikulea, Qin Wan eta Rachel Xuren gidoian oinarrituta. Roc Chen arduratu da musikaz. Besteak beste, Donostiako, Gasteizko, Bilboko eta Iruñeko aretoetan emongo dabe euskerazko bersinoa.
Zinema Euskeraz, Zineuskadiren ekimenez martxan jarritako egitasmoa da, euskerazko astialdia eta zinemea batzen dituana. Nazinoarteko filmak euskerara bikoxtu eta zinema-areto komertzialen zirkuituetara eroanda, familien astialdirako alternatiba kultural eta euskalduna eskaintzea da helburua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!