'Palabras de Caramelo' film laburra ikusi daiteke Getxon
2020-02-26 10:13 ZinemeaHitzordua, zezeilaren 28an izango da, Romo Kultur Etxean.
Saharar errefuxiatuen kanpamendu batean bizi dan mutiko gor baten bizimodua erakusten dauen Palabras de Caramelo izenburuko film laburra ikusi ahal izango da zezeilaren 28an, barikuan, Getxoko Udalak eta ATFAL, Sahararen aldeko Getxoko alkarteak, Euskal Fondoaren eta Euskadiko Fronte Polisarioaren Ordezkaritzearen laguntzinoari esker, antolatutako zineforum saio batean. Proiekzinoa 19:00retan hasiko da Romo Kultur Etxean eta Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Alkarteen Euskal Federazinoko kide bi be bertaratuko dira.
Juan Antonio Moreno da lanaren zuzendaria; filma alkarrizketarik bakoa da eta 20 minutuko iraupena dau. Kori umeak idazten ikasteko beharra sentiduten dau lagun handi dauen Caramelo gameluak adierazo nahi dauena agertzeko, inkomunikazinoaren oztopoa gainditzeko eta heziketarako eskubidea aldarrikatzeko. Ekitaldian sartzea doban izango da, lekuak bete arte.
Saharako banderea udaletxean
Getxoko udalak zezeilaren 27an, azken urteotan egin dauen moduan, saharar banderea ipiniko dau udaletxean, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 44. urteurrenean, saharar herriagaz dauen konpromisoa adierazoteko. Egingo diran ekintzen artean, Getxoko Udalak Euskal Karabaneagaz kolaboretan dau, produktuak Aljeriako errefuxiatuen kanpamenduetara eroateko; Oporrak Bakean programea sustatzen dau, saharar umeek udea familia getxotarrakaz emon deien eta 1997tik, ATFAL alkartearen proiektu baterako diru-laguntzinoa emoten dau, aniztasun funtzionala daben personen zentro baterako. Horretan hasieran pertsona gorrakaz lan egiten ebene, baina urteak igaro ahala, jarduerea mueta guztietako aniztasun funtzionaleko personakana zabaldu zan. 2019ra arte proiektua saharar 200 edade txikikorengana eta 800 persona nagusirengana heldu da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!