Lehenengo fasea amaituta, sei taldek jokatuko ditue finalaurrekoak
2020-02-18 08:37 BertsolaritzeaAsteburuko saioetan, Muinoko katuak resurrection eta Izenbakuek irabazle.
Bat-bateko hamabi saio jokatu dira Arabako Kuadrillarteko Txapelketako lehenengo faseko lau jardunaldietan, eta, ondorioz, finalaurrekoetan kantauko daben taldeak zeintzuk izango diran erabagita geratu da. Faseko azken hiru saioak asteburuon berton jokatu dira, eta Muinoko katuak resurrection eta Izenbakuek taldeek garaipena eskuratu dabe. Beste saioan, Lautadako Phoemian Rhapsody eta Bertsolarriak bardinduta geratu dira.
Taldeak lau moltsotan banatu dituenez, bakotxeko irabazleak zuzenean pasau dira finalaurrekoetara. Bigarren sailkatuen arteko bi onenek be, hurrengo fasean kantauko dabe. Honeek dira sei sailkatuak:
- A ligako talde irabazlea: Sumendiola bete poto.
- B ligako talde irabazlea: Kakiturriko gladioloreak.
- D ligako talde irabazlea: Lautadako ahuntzak.
- E ligako talde irabazlea: Konde basoko iluek.
- Puntuazioaren arabera 1. taldea: Izenbakuek.
- Puntuazioaren arabera 2. taldea: Errexala.
Finalaurrekoetako hiru saioak, honakoak:
- Zezeilaren 29an, zapatua, Aguraingo Zabalarten: Sumendiola bete poto (Gasteiz) vs Kakiturriko gladioloreak (Gasteiz).
- Martiaren 7an, zapatua, Aramaioko Sastiñan: Lautadako ahuntzak (Zalduondo) vs Izenbakuek (Aramaio).
- Martiaren 14an, zapatua, Amurrioko Kultur Etxean: Konde basoko iluek (Aramaio) vs Errexala (Gasteiz).
Asteburuko saioei jagokenez, Agurainen etxeko taldea (Lautadako Phoemian Rhapsody) eta Mendialdeko Bertsolarriak izan ziran kantari. Unai Lopez de Gereñu gai-jartzaileak girotuta, afalostean hasi zan saioa, umorez betea eta zirikatzailea. Parte-hartzaileak alkarri adarra joten, mozorrotuta, musikea joten... ikusi ahal izan zituen 50 ikus-entzuleek. Azkenean, Bertsolarriak irabazle.
Murgiako zentro sozialean be beste saio bat egon zan, Gorbeialdeko Azkenak eta Gasteizko Muinoko Katuak Resurrection lehiakide zirala. Bertso piloa bota eta gero, kasualidadea, talde biak bardinduta geratu ziran, 12na puntugaz. Hortaz, danak pozik.
Azkenik, Aramaioko Izarra Alkartean batu ziran etxeko Izenbakuek eta Gasteiztik joandako Bazaar Xanmapelezuin taldeak. Bizi-bizi joan da saioa, eta jan be, gustora jan dabe guztiek, Aramaioko bertsolari eta zaleek preparautako jakiei esker. Emoitzea, bikotxa: Puntuka, Izenbakuek irabazle, eta sobrautako jatekoa danen artean banatu dabe, tuperretan etxera eroateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!