Dobako jazz programazinoa Bilboko auzoetan
2020-02-04 12:05 MusikeaBarikuan hasiko da zikloa, Otxarkoagan.
Bilbao Distrito Jazz programearen 21. edizinoa barikuan, hilaren 7an, hasiko da. Urtero legez, uriko hainbat auzotara eroango ditu jazz munduko doinuak, Bilboko Udalaren eta Bilbaina Jazz Club alkartearen arteko lankidetzeari esker. Kalidadezko eta askotariko programazinoa agindu dabe antolatzaileek.
Sei emonaldi izango ditu aurtengo zikloak, zezeilaren 7tik martiaren 13ra bitarteko bariku guztietan. Gaur egungo jazzean erreferente diran artistak eta etorkizun oparoko bertoko artistak tartekatuko dira egitarauan. Carlos López, jazzak azkenaldion izan dauen ezusteko gozoa, Bilbon izango da, baita Rodrigo Ballesteros, Elisabet Raspall, Jorge Rossy eta Borja Ballesteros be, besteak beste.
Betiko legez, ekipamendu publikoetan izango dira kontzertuak, doban. Gonbidapenak eskuratu beharko dira, kontzertu bakotxaren aurretik, lekuan bertan. Otxarkoaga, Errekalde, Begoña eta San Frantziskoko udaltegietan, Bidebarrieta liburutegian eta Bertendona institutuan dira aurtengo hitzorduak, danak 19:30ean.
Lehenengo emonaldian, zezeilaren 7an, Carlos López 4tet laukoteak girotuko dau Otxarkoagako udaltegia. Carlos López bateria jole galiziarrak bere ibilbidearen errepasoa egingo dau, eta kantu barriak be joko ditu. Xavi Torres, Lluc Casares eta Juan Pablo Balcazar dira laukoteko beste kideak. Ganerako kontzertuak honeek izango dira:
- Zezeilaren 14an, Bertendonan: Rodrigo Ballesteros 6tet.
- Zezeilaren 21ean, Begoñan: Borja Ballesteros Repentinno Project.
- Zezeilaren 28an, San Frantziskon: Jorge Rossy Quartet.
- Martiaren 6an, Bidebarrietan: Elisabet Raspall trío.
- Martiaren 13an, Errekalden: Marko Churnchetz trío.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!